NAIZ+

Mont de Marsanen ere, euskal presoak Korrika

Mont de Marsan espetxean egindako kartela.
Mont de Marsan espetxean egindako kartela.

Mont de Marsan espetxean preso dauden euskal preso politikoak ‘Korrika laguntzaile’ egin dira, eta modu horretan espetxetik ekarpena egin nahi izan diote abiatzear den Korrikari.

Beren herri eta auzoetan fisikoki Korrikan parte hartzea ezinezko izango bazaie ere, egitasmo honekin, herri-ekimen erraldoi honen partaide izan nahi dute Mont de Marsanen preso dituzten EPPK-ko kideek.

Beraien inguruneetan zabaltzeko irudian ageri den kartela egin dute, herritar orori Korrikan parte hartzeko dei egiteko.