NAIZ
GASTEIZ

Ijitoek Europan pairatzen duten «ageriko desberdintasunaz» ohartarazi du Arartekoak

Europan ijito asko «ageriko desberdintasunean eta gizartean baztertuta» bizi direla adierazi du Arartekoak eta ohartarazi du «Euskadin ere gorrotozko adierazpenak» badirela ohartaraziz.

Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren harira eginiko erakunde adierazpen batean, Arartekoak nabarmendu du «oso esanguratsua» dela egun hau ospatzea, «Europako kultura gutxiengorik ugariena eta zaharrena» baita. 

«Europan, ijito asko bizi dira ageriko desberdintasunean eta gizartean baztertuta (pobrezia jasateko arriskuan daude horietatik %80, batez beste oro har %17 dauden bitartean)», dio testuak.

Era berean, Arartekoak gogoratu du ijito herriaren erabateko gizarteratzea sustatzeko kontseilua 2003an sortu zela eta ordutik «zenbait plan eta estrategia» egin direla ijitoak «gizartean txertatu eta parte har dezaten». 

Oraintsu onartuden Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2018-2020 planari ere aipamena egiten zaio, hainbat «neurri zehatz» planteatzen baititu osasuna, hezkuntza, diru-sarreren bermeatzea eta gizarte zerbitzuak edota etxebizitza bezalako arloetan. 

«Gorrotozko adierazpenak»

Nolanahi ere, oraindik «Euskadin gorrotozko adierazpenak» badirela ohartarazi du. 

Horregatik, administrazioei eskatu diete Europan hartutako ebazpenak «atzerapenik gabe» betetzeko esku har dezaten, «ijito herria merezi duen duintasunez bizi dadin».