Joan den ostegunean abiatu zen Korrika. Garesen egin zituen lehen metroak, giro paregabean. Ordutik, etengabean, atsedenik gabe, gure hizkuntzaren aldeko lasterketak ez du etenik.
Giro paregabean Garestik abiatuta, martxan da #Korrika! https://t.co/jjyamVjtb2 pic.twitter.com/HevSngRSXV
— naiz: (@naiz_info) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Udaberrian gauden arren, elurra ere izan da aurtengo Korrikan. Zaraitzu eta Aezkoa inguruan elurretan joan zen Korrika, baina han ere izan ziren lekukoa eramateko prest zenbait zoro zoragarri.
Gauez eta euria goian behean zela iritsi zen Korrika Luzaidera, haatik eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, lekukoa eskutan eta bolant-dantza dantzatuz egin zituzten hainbat metro Luzaideko herritarrek. Iurre Bidegain kazetariak zabaldutako bideoak ehunka atsegite eskuratu ditu.
Luzaideko bolanten dantza ederrak #korrika erdian! Hitzik gabe hau azaltzeko! #KLIKA pic.twitter.com/kSC7fGHgV7
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
Ibañeta kaskoa elurpean gainditu ondotik, Korrikak Arnegi pasa eta Donibane Garazi ziztu bizian zeharkatu zuen. Larzabaleko bidean, baina, EHZ festibaleko suzko zezena izan zuen bidelagun.
EHZ bere suzko zezenarekin etorri da! #korrika #klika @euskalirratiak @ehzfestibala pic.twitter.com/12lTjznbud
— Aran Txai (@aran_txai) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
Ipar Euskal Herria zeharkatuta, harrera ederra izan zuen Korrikak Bidasoa ibaia gurutzatzearekin batera. Igande gauean Gipuzkoan salto bat egin, eta Nafarroatik igaroz, berriz ere itzuli zen Ipar Euskal Herrira. Irunen, baina, zukua atera zioten Korrikari.
#Korrika-k Santiago zubia zeharkatu duen une ederra! Gipuzkoan salto bat egin eta Nafarroatik berriz ere Lapurdira sartuko da lasterketa bihar goizean! #Klika pic.twitter.com/qdbKVlzqCm
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
Gauez igaro da Korrika Sakanaren bihotzetik. Korrikalarien bihotzean, aldiz, Zaballan preso dituzten herriko semeak zeuden eta une hunkigarriena euren gurasoek lekukoa hartu dutenean gertatu da.
Ederrak zarete! @Altsasugurasoak eta gazteak, #Korrika rekin bat! Zaballan ere euskararen alde! pic.twitter.com/Pli8s8TO3f
— Izar Mendiguren Cosgaya (@itzulipurdika) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
Ozeaniara ere heldu da euskararen aldeko lasterketa. Kanakiar hizkuntzen alde lanean ari diren elkarteekin batera antolatu dute Korrika Kaledonia Berrian. Arineketan ibili ostean, hip hop eta Euskal Herriko eta bertako datza tradizional nahasiz ikustaldi aparta eskaini zuten.
Txinako Harresira ere heldu da lasterketaren oihartzuna. Zenbait ezpeletarrek eraman dute haraino, bertako eta turisten harridurarako.
♀️♀️#Korrika eta euskara Txinako harresira iritsi dira!
— Naiz+ (@naizplus) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
Zenbait ezpeletarrek eraman dute haraino, bertako eta turisten harridurarako! @AEK_eus pic.twitter.com/pALB770tiI
Ez galdu gure ZUZENEKO JARRAIPENA:https://t.co/GXrt2TTHJp
Korrikak ez du adinik. Jaioberriak ere ikusi ditugu euskararen aldeko lasterketan, gurasoen altzoan. Haatik, adinean gora, bere enegarren Korrika ilusioz bizi duen amona harrapatu zuen Izar Mendiguren kazetariak Tafallako karriketan. Ezagutzen dutenek ‘Nabarrika’ deitzen diote emakume borrokalari honi eta arnasestuka amaitu ez bazuen, euskararen aldeko lasterketa irrintzi batekin agurtu zuela jakin badakite.
Adinean gora, euskara eta #Korrika neke gabe bizi dutenen #OsoFan #Tafalla #KorrikaZuzenean #Korrika21 pic.twitter.com/Vl2fnFlVR9
— Izar Mendiguren Cosgaya (@itzulipurdika) 2019(e)ko apirilaren 5(a)
Korrika baina, ez da beti irrintzi eta zalaparta. Batzuetan isilik eta lasai ere joaten da. Hala ibili da Agurain inguruan, lekukoa Aratzen eskuetan zegoenean.
#Korrika ez da beti zalaparta eta bulla. Bizitzan bezala, batzuetan komeni da zaratarik gabeko momentuekin gozatzea. Aupa Aratz! pic.twitter.com/L807dS6F8F
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 9(a)