Zeresana eman du PSOEk gaur abiatu eta datorren apirilaren 28an amaituko den hauteskunde espainoletarako aukeratutako leloak. «Haz que pase» da okasiorako erabakitako mezua eta Titanic itsasontziaren urperatzean oinarritutako filmean du oinarri. Gobernu espainoleko bozeramaile eta Hezkuntza ministra den Isabel Celaák eman zuen jakitera detaile hori, eta bere garaian NAIZen jaso genuen moduan, sareetan irri eta eztabaida ugari eragin zuen leloak.
PSEk kanpainaren abiatzearekin batera euskarara itzuli du leloa eta «Egizu Posible» da bere euskal bertsioa. Nabari denez, ez dio kasu gehiegirik egin Mario Zubiagari eta Gure Esku Dagok indarrean duen bazkidetza kanpainarako duen lelo berbera hautatu du PSEK.
Aber, @IdoiaMendia kontuz nola itzultzen duzuen "haz que pase"... #EgizuPosible hartuta dago, @GureEskuDago... Besarkada bat! pic.twitter.com/hq9F1TQuGZ
— mario zubiaga (@zuribia) 2019(e)ko apirilaren 2(a)
Erabakitzen eskubidearen aldeko herri mugimenduak umorez hartu du kointzidentzia eta «nork bere alea jarrita erabakitze eskubidea gauzatzea posible» egingo dela nabarmendu du.
Eskerrik asko @socialistavasco Gure Eskuren bazkidetza kanpainaren leloarekin bat egiteagatik. Nork bere alea jarrita, posible egingo dugu! #EgizuPosible
— Gure Esku (@Gure_Esku) 2019(e)ko apirilaren 10(a)
Egin zaitez bazkide https://t.co/7T8k572Fcl pic.twitter.com/CrFQ9l6ZJX
#EgizuPosible
— Bilboko Politburó (@BilbokoP) 2019(e)ko apirilaren 10(a)
Badaukagu konstituzionalisten lehen atxikimendua. https://t.co/Cmqo5L2BLS
«Egizu posible» lelopean jarri berri du martxan Gure Esku Dagok bazkidetza kanpaina. Erronka berriei indartsu heltzeko gakoa izan nahi du kanpainak, eta, era berean, erabakitzeko eskubidea legeztatzea izango du helburu nagusia etapa berriak. Bide honetan baina, Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei egitasmoa elkarrekin garatzeko gonbidapena egin dute erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduko bozeramaile berri diren Josu Etxaburu eta Amalur Alvarezek.
Bazkidetza kanpainaren nondik-norakoak jakiteko, eman ▶ bideoari.
— Gure Esku Gasteiz (@GureEskuDagoGas) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
BAZKIDE EGITEKO, egin klik esteka honi:
https://t.co/sHSW0VqQJM
Zenbat eta gehiago izan, orduan eta azkarrago zein urrunago iritsiko gara.
#EgizuPosible#HazloPosible
@GureEskuDago pic.twitter.com/jiXmrC0Uwx