40 arte bete dira gaur Jarrai gazte erakundea sortu zenetik. 1979ko maiatzaren 6an sortu zen Jarrai, nahiz eta 10ean aurkeztu zen jendartean. Ordutik marka ezberdinen itzalpean, gazte borroka ugari sustatu ditu, herriz herri eta auzoz auzo, Euskal Herria luze zabalean.
Urtemuga borobila ospatzeko eta ezker abertzaleko gazte antolakundearen 40 urteko historia lau haizeetara zabaltzeko ‘Bulkada berrien garaia da!’ dinamika sustatu dute azken hilabeteotan Ernaik eta Aitzinak. Belaunaldi ezberdinak biltzeko aitzakiaz afariak edota bulkada egunak izan dira han eta hemen.
Gaur, baina, egutegia gorriz seinalatutako eguna ospatzeko lau hamarkadetako historia jasotzen duen bideoa zabaldu du Ernaik. Gazte antolakudearen iritziz, orain 40 urte bezala, «gazteok gazte izate hutsagatik problematika berezituak ditugunez, antolatu eta borrokatzeko tresna propioak behar ditugu». Horiek horrela, «hamarkada luzeetako determinazio berdinarekin Euskal Herriaren askapen prozesua muturreraino eramateko» konpromisoa berretsi du Ernaik.
Gaur gainera, lau hamarkadetako historiak liburu moduan ikusiko du argia Xabier Iraolaren, Irati Sienraren eta Markel Ormazabalen eskutik.
Sare sozialetan ere batek baino gehiagok izan du gogoan Jarrai gazte erakundearen sorreraren urtemuga.
✊ Gaur 40 urte dira Jarrai gazte erakundea sortu zela.
— SORTU #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 2019(e)ko maiatzaren 6(a)
40 urte borroka.
40 urte amets.
40 urte posible denaren mugak zabaltzen.
40 urte gazteria antolatzen.
Euskal Herriak aurrera egin dezan, kaleko eskola. #bulkadaberriengaraiada#HERRItmoaBIZItuhttps://t.co/h7HUqqYQ9v
Gaur 40 urte sortu zen Jarrai gazte antolakundea.
— Haimar Altuna (@ekilizar) 2019(e)ko maiatzaren 6(a)
Harro, ametsak, sufrimendua, maitasuna eta borroka beste hainbatekin konpartitu izanaz...
Bidean erori direnengatik, etxetik urrun daudenengatik...
Guztiongatik #TaSegiAurrera #GoraEuskalHerriaAskatuta !!!https://t.co/gdaAGQthL4