NAIZ+

Emakumeei egindako irainengatik, bertan behera gelditu da Azkoitiko Pelotari Eguneko mutilen txapelketa

«Neskak pilotan? Eta zein dago sukaldean afaria egiten?», moduko mezuak zeuden  Azkoitiko Pelotari eguneko mutilen txapelketako Whatsapp taldean.

Mutilen txapelketa bertan behera geratu da.
Mutilen txapelketa bertan behera geratu da.

«Neskak pilotan? Eta zein dago sukaldean afaria egiten?» edo «Gaur neskek 17.00etan jokatuko dute, gero sukaldera joateko». Halako mezuak irakurri daitezke Azkoitiko Pelotari eguneko mutilen txapelketako Whatsapp taldean. Emakumezko pilotariei egindako irainak direla eta, mutilen txapelketa bertan behera uztea erabaki dute Azkoitiko txapelketako antolatzaileek.

Azkoitiko albisteak biltzen dituen Maxixazen atarian ikusi dugu albistea. Bertan, mutilen txapelketako taldean idatzi diren emakumeen aurkako irainen harira, barkamena eskatzen du antolakuntza taldeak. Era berean, azken urteetan bezala, berdintasuna sustatzeko «lanean irmo jarraituko» duela eman dute aditzera bidalitako oharrean.