NAIZ
VIRGINIA BEACH (AEB)

13 hildako eta hainbat zauritu AEBtan izan den tiroketa berri batean

Virginia Beach-eko langile batek gutxienez 13 pertsona hil ditu tiroka. Erasotzailea poliziak hil du. 

Erasoa izan den eraikina. (Eric BARADAT / AFP)
Erasoa izan den eraikina. (Eric BARADAT / AFP)

AEBak berriz ere albiste dira beste tiroketa baten eraginez. Gaur Virginia Beach udalerrian gertatu da eta udal langile bat da erasotzailea. 16.00ak inguruan, hango ordutegian, abiatu da erasoa, udal bulegoetan sartu eta parean zeudenen aurka tiroka hasi denean. 

Hamahiru herritar hil ditu erasotzaileak eta ondoren poliziak hil du bera. Hainbat zauritu daude.

Azken urteetan behin baino gehiagotan izan dira antzeko gertakariak AEBetan. Orain bi urte, 2017ko urrian, Las Vegaseko hotel bateko gelatik egin zuen tiro beste gizon batek kontzertu baten ziren pertsonen aurka, 58 pertsona hil zituen.

Urtebete lehenago, 2016ko ekainaren 12an, Orlandoko diskoteka baten aurkako eraso homofoboa izan zen, 49 pertsona hil zituen erasotzaile batek tiroka. 

2007an, Virginiako unibertsitate batean ikasle batek 32 pertsona hil zituen tiroka.