Arabako hiriburuan bizi diren guraso batzuei haien semearen zaintza kendu diete, homosexuala izateagatik jo eta mehatxuak egin dizkiotelakoan. Gasteizko epaitegi batek hartu zuen astelehenean zaintza kentzeko erabakia, eta urruntze agindua ezarri die. Aldundiaren esku geratu da 16 urteko mutikoa.
Eraso homofobo honi erantzun eta gazteari elkartasuna helarazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Hitzordua Andre Maria Zuriaren Plazan da, 19.00etan. Gasteizko Ekainak 28 koordinakundeak deitu du kontzentrazioa, «Homofobiak ez du tokirik gure kaleetan» lemapean. Mobilizazioarekin «elkartasun guztia bidali nahi diote etxetik bota eta jipoitua izan den gazteari».
Desde @Lumagorrihat queremos mandar un fuerte abrazo a la persona que fue agredida por su familia.
— Lumagorri (@Lumagorrihat) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
La familia heteronormativa como estructura #Cisheterosexual sigue siendo el infierno para los cuerpos y deseos no normativos.
Lumagorri elkarteak ere salatu du eraso homofoboa. Haren aburuz, «familia heteronormatiboa, egitura zisheterosexuala den heinean, gorputz eta desio ez heteronormatiboen infernua izaten jarraitzen du».
Arazoa familia heterosexuala da!
— Amar kolektiba feminista antirracista (@Amarfeminista) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
Besarkada handia etxetik bota eta jipoitu duten gazteari.
Bihar kalera aterako gara salatzeko.
A quienes habéis aprovechado esta agresión, una vez más, para escupir racismo os decimos que nuestros deseos rompen la norma y son antirracistas! pic.twitter.com/3cZXlLF2Pu
Feminista eta antiarrazista den Amar kolektiboak ere erasoa gaitzetsi eta honen aurrean egiten ari den erabilera arrazista salatu du.
Gasteizko alkate Gorka Urtaran alkateak «lotsagarritzat» jo du gertatutakoa.