NAIZ

Astelehen honetan GARAn Igor Zubeldiari elkarrizketa

Aurreneko hiru jardunaldiak jokatuta eta Anoetako lehen partida datorrela baliatuz, jokalari azkoitiarrak Realaren egoera aztertu du Joseba Iturriak egindako elkarrizketan.

Derbiaren ostean jasotako kritikak, udan egin diren fitxaketak, taldearen gaztetasuna, aurrera begira ipini behar diren helburuak... Gai horiei eta beste hainbati heldu dio Igor Zubeldiak GARAk astelehen honetan argitaratuko duen elkarrizketa luzean.

Aperitif modura hementxe duzue aurrerapen bideo hau, jokalari azkoitiarraren erantzun aipagarrienetako batzuekin.