![Urpekariak erreskatatzeko eta artatzeko simulakroa, Getarian.](/media/asset_publics/resources/000/655/852/article_main_landscape/20191114_125148.jpg)
Azaroaren 14an 50 bat pertsonek parte hartu zuten Getariako Malkorbe hondartzan zauritutako urpekariak erreskatatzeko eta artatzeko egin zen simulakroan. Ariketa, Blas de Lezoko Urpeko eragiketetako eta eragiketa hiperbarikoetako teknikaria zikloko lehen mailako ikasleen eta Easo Politeknikoko Osasun Larrialdietako zikloko bigarren mailako ikasleen artean egin da.
«Larrialdi-egoeretan ezinbestekoa da pertsonak eta baliabideak koordinatzea, eta funtzeskoa da desagertutako pertsonak bilatzeko eta erreskatatzeko jardueretan», azaldu dute ohar baten bidez. «Garrantzizkoa da, beraz, pieza guztiak behar bezala kateatzea, eta hau bezalako simulakroak larrialdietan esku hartzen duten lan taldeen eta baliabideen arteko koordinazioa hobetzeko dira. Bestetik, simulakro hauei esker ikasleak beraien etorkizuneko lanera gerturatzeko helburua lortzen dugu», gehitu dute.
Ekimenean parte-hartu zuen Danel Llavorik dioenez «aurten eguraldi ona egin du eta eguna ondo hastea eta disfrutatzea baimendu digu». Oihane Etxaberen ustez, berriz, «gauza berriak ikasi genituen, esperientzia berri bat izan da guretzako». Oier Lujanbio ikaslearen iritziz, aldiz, «oso ondo egon zen aurreikusita genuenaz aparte kasuak inprobisatu dituztelako egoera errealistagoa eginez».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)