#IkusiArteBTX traolak euskal herritarren sare sozialak irentsi ditu atzo arratsaldetik aurrera. Lekunberriko taldearen esanetara, mezuak, bideoak, eskerrak, agurrak jaso dira sarean.
22:30ean abiatu zen hirukote nafarraren azkenaurreko kontzertua eta 11.000 lagun baino gehiago bildu ziren Navarra Arenan. Han tokia lortu ez zutenek, baina, ia zuzenean jarraitzeko izan zuten, ‘Gelaneuria’ abestitik hasita.
️ #IkusiArteBTX
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) November 22, 2019
Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre oholtza gainean dira jendearen txalo eta miresmen keinu artean, Gelaneuria abestiarekin hasi dute emanaldia
"Betiko zirudien, betirako amaitua"#11gaur pic.twitter.com/WaXqX8JGlr
#IkusiArteBTX pic.twitter.com/FtNvO5CSt8
— Larraitz Otazo (@LarraitzOtazo) November 23, 2019
Tartean, baita ere, EH Bilduren legebiltzarkideak.
Zertarako amets egin... #IkusiArteBTX pic.twitter.com/jmEQB6KB1S
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) November 22, 2019
Edo nafar Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilari, Itziar Gomez, ere.
Dena prest! #berritxarrak pic.twitter.com/JWFKHuc1j1
— Itziar gómez (@itziargomez) November 22, 2019
Denen ahotan, atzo bizitakoaren emozioak eta utziko dituzten oroitzapenak.
Ez dakit ezta nundik hasi Nafarroa Arenan bizi izan dudanagatik... Emozio gehiegi... #IkusiArteBTX pic.twitter.com/ZsD1LlRrea
— Null (@Errigx) November 23, 2019
Pijadarik gabe, hiruok, dakizuena egiten, zintzo, indartsu. #DenboraDaPoligrafoBakarra eta zuen alde ebatzi du. #IkusiArteBTX. Mila esker eta ondo izan @berritxarrak! https://t.co/Qn9WrCYbD7 pic.twitter.com/vORluLEpxg
— Mikel Alvarez (@theindezents) November 23, 2019