![Erik Jakak partida amaitzen asmatu du azkenean (Iñigo URIZ /FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/661/222/article_main_landscape/jaka.jpg)
Lehen bi partidak erraz xamar irabazi ostean, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaletak sufritzen ere badakitela erakutsi dute Labriten, oso maldan gora jarri zaien partida bati buelta eman eta hirugarren postua lortzeko. Lehia gorabeheratsua izan da Iruñekoa, materialak ere izan du zeresanik eta, Ezkurdiak pilota berri batekin izandako bolada on bati esker, 15-19 aurreratu dira nafarrak, baina Zabaletak berean jarraitu du eta ordura arte txaparekin haserre zebilen Erik Jakak punteria berreskuratu eta sufritutako garaipena eskuratu dute (20-22).
Partidako borroka nagusia Ezkurdia eta Zabaletaren artekoa izan dela esan genezake, bakoitzak gehien interesatzen zitzation erritmo ezarri nahi izan baitu, bizkorragoa aurrelariak eta motelagoa atzelariak. Martijak lehia bikaina osatu duen arren, azkenean etxarrendarraren joa nagusitu da eta Jakak ondo asmatu du bukaera ipintzen.
Laso bikain Bilbon
Bilbon ere izan da bueltarik markagailuan, Aimar Olaizolaren hasiera bikain bati esker, Goizuetakoa eta Mikel Urrutikoetxea izan baitira markagailuan aurre hartu dutenak (5-1 eta 8-3), baina Unai Lasok gustukoa du Bilboko kantxa eta ondo erantzun du. Aurreko bi partidetan pilatutako hutsak ez errepikatzea zen Laso-Albisuren lehen asmoa eta behin hori lortuta, Bizkarretakoak bikain asmatu du errematean. Aztean ere, Mikel Urrutikoetxeak oso justu amaitu du, erraztasunak eman ditu eta aurrelari nafarrak bikain aprobetxatu ditu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)