Sare herritarrak motxiladun umeen eskubideen aldeko hainbat ekimen iragarriko ditu ostegun honetan Donostian, agerraldi batean, Porrotxekin. Pailazoak bideo batean gogora ekarri duenez, datorren urtarrilaren 19an Xua haurrak hiru urte beteko ditu Valentziako Picassenteko espetxean eta Euskal Herrira etorri beharko du amonarekin bizitzera, Olatz eta Patxi gurasoak utzita. Egoera berrian 550 kilometroko joaneko bidaia egin beharko du gurasoak ikusteko, eta beste hainbeste itzultzeko.
Beste hiru haur daude Picassenteko kartzelan, eta laugarren bat Aranjuezen.
Motxiladun umeek pairatzen duten egoera salatzeko eta haur horien eta haien senideen eskubideak aldarrikatzeko prestatu dituzte hainbat ekintza abenduaren 28rako eta datorren urte hasierarako, eta horien guztien berri emango dute biharko agerraldian. Jendetsua izatea nahi dute eta horregatik Porrotxek bertara joateko deia egin du. Hitzordua bihar, osteguna, arratsaldeko 18.00etan Donostian, Tabakalera ondoan dagoen Nestor Basterretxea plazan izango da.
Usurbil eta Orioko udaletan Xua gurasoekin (Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga) etxeratzeko mozioak onartu dituzte, eta herri plataforma sortu da. Eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere aldarrikapen horrekin bat egin zuten joan zen astelehenean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)