
Gabonetan bereziki somatzen da presoekiko elkartasuna, eta urteko azken ostiral honetan bi mobilizazioek eman dute horren seinale garbia. Bata Etxarri Aranatzen eta bestea Bilbon.
Sakanako herrian ehunka lagun elkartu dira, gaixotasun ugari eta adinean aurrera joan arren espetxean duten Jon Gurutz Maizaren askatasuna aldarrikatzeko, bai eta eritasun larri sendaezinak dituzten gainerako presoena ere.
Era ikusgarrian egin dute ibilbidea, erizainen bata berdez jantzita eta ahoa estaliaz, Etxarri Aranazko karrikei erietxe baten itxura emanez.
Hamabi urte daramatza preso Maizak Estatu frantsesean eta ezarritako kondenak luze jo lezake oraindik, baina bere osasun egoera premiazkoa dela nabarmendu dute.
Ordu berean, Bilboko Bizikidetza Plazan, Isozaki dorreen alboan, ehunka lagun bildu dira ere, adin guztietakoak, presoen eskubideak bermatzeko beharraz ohartarazteko.
Mobilizazio hau Sarek Gabonetarako hiriburuetan deitu dituen lauen arteko hirugarrena da. Aurreko astean Gasteizen eta Iruñean izan ziren, eta larunbat eguerdian Donostian antolaturikoak itxiko du dinamika hau, beti ere urtarrilaren 11ean Bilbon eta Baionan izango direnetarako motorrak berotzea xede. Motxiladun haurren egoera nabarmenduko da bereziki Donostiakoan, Bulebarretik abiatuta.

La verdad de la muerte de Antia asoma a los 50 años: ‘Montxo, kasu irekia’, en primicia en NAIZ

Los integrantes vascos de la flotilla a Gaza ya están en Euskal Herria
«La Flotilla ha sido un éxito, el sionismo está más aislado que nunca en todo el mundo»

Fin a más de seis meses de huelga en Enviser: subida salarial de 5.000 euros y 108 horas menos
