Gabon gauean egin zen bezala, Euskal Herriko makina bat plazak elkartasunez bete dira Gabon zaharrarekin, espetxeetara elkartasuna helarazteko eta presoen askatasuna aldarrikatzeko.
Bilbon Plaza Barria bete egin zen astelehen gauean Garirekin, Zea Mayseko Aiora Renteria eta Pitirekin, Zazkel taldeko Etxahunekin eta Mikel Martinez aktorearekin Hertzainak taldearen ‘564’ abesteko.
🎤 Bilbon ere bart Plaza Barria lepo bete da Garirekin, @zeamaysrock taldeko Aiora eta Pitirekin, @ZazkelTaldea-ko Etxahunekin eta Mikel Martinez aktorearekin, Hertzainak taldearen 564 kantua abesteko.#245OheHuts #U11Bilbo #U11Baiona pic.twitter.com/LsVBZtRdhM
— Ohe Hutsak #245OheHuts (@ohe_hutsak) December 31, 2019
Zaldibarren gaur eguerdian egin dute kantu saioa, baita Berrizko plazan ere.
Zaldibarren 564 kantu ederra abestu dugu gaur eguerdian. Presoak etxera! @ohe_hutsak pic.twitter.com/CbAPgeaeLB
— Aitor Lopez (@aitlpz) December 31, 2019
🎤 Berrizko plazan ere abestu dute gaur eguerdian 564 kantua.
— Ohe Hutsak #245OheHuts (@ohe_hutsak) December 31, 2019
♥️ #245OheHuts #U11Bilbo #U11Baiona pic.twitter.com/4k0L61yTs4
Ondarroan ere eguerdian egin dute.
@ohe_hutsak ekimenan barrun, 564 abestu dou pilobat Ondarrutarrek! Etxin falta gaskuzenak ETXIN NAHI DOUZELAKO! pic.twitter.com/GOKkpAHyD0
— Turrune Ondarroa (@TurruneOndarroa) December 31, 2019
Soraluzen ere plaza bete dute.
🎤 Soraluzen plaza bete Hertzainaken 564 kantua abesten.
— Ohe Hutsak #245OheHuts (@ohe_hutsak) December 31, 2019
♥️ #245OheHuts #U11Bilbo #U11Baiona pic.twitter.com/5dcUyv0gsg
Pasai Donibanen ere jende ugari bertaratu da Hertzainaken abestia kantatzera.
🎤 Pasai Donibanen ere jendetza bildu da 564 kantua abesteko.
— Ohe Hutsak #245OheHuts (@ohe_hutsak) December 31, 2019
♥️#245OheHuts #U11Bilbo #U11Baiona pic.twitter.com/K1iaAG1ICY
Eta Arrasaten musikari ugarik parte hartu dute.
Arrasaten ere etxerako argiak piztu ditugu. #246ohehuts @ohe_hutsak pic.twitter.com/CYFCw7Znp9
— Maialen Arratibel (@arratibelmai) December 31, 2019
Irunen ere bat egin dute ekimenarekin, beste herri askotan bezala.
.@ohe_hutsak kanpainarekin bat eginez, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde Hertzainaken ‘564’ abestu dugu Irunen ere.
— Irungo EH Bildu (@IrunEHBILDU) December 31, 2019
▶Ohe hutsekin amaitu nahi dugulako, konponbide garaia delako. Etxerako ordua delako. #245OheHuts#DenakEtxera#FreeThemAll pic.twitter.com/3YJsmjrSnz