![Akelarre Kultur Elkartea bete egiten da festa antolatzen dutenean. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/668/474/article_main_landscape/jamaica-clash.jpg)
‘Iruñerria meets Jamaica #4’ izena daraman festa ospatuko dute larunbatean Txantreako Akelarre Kultur Elkartean, Iruñerria Jamaica Clash kolektiboaren hirugarren urteurrena ospatzeko asmoz. Ospakizuna 18.00etan hasiko da.
2016an jaio geroztik, Iruñerria Jamaica Clash lanean dabil Iruñeara kultura eta musika jamaikarra ekartzeko asmoarekin. Hiru urte hauetan 20 hitzordu baino gehiago antolatu dituzte, halanola, festak, hitzaldiak eta proiekzioak.
Festaren laugarren edizio honetan aukera izango da inguruko zein kanpotik etorritako hainbat artista ezagutzeko, guztiak doinu jamaikarrak lantzen dituztenak. Oraingoan izango dira Iruñean Apatxe Sound, Ostruka Selektah, Chill Mafia Records, Nani & Peach, Arga Music Showcase, Bassagain, Bigg TM, Reimy, Erreugiñak eta Iruñerria Jamaica Clash kolektiboa bera.
Bestalde, festak azoka bat izango du eszena lokalaren inguruko CD, binilo, fanzine eta bestelako materiala saltzeko. Era berean, afaria eskainiko dute prezio herrikoiean, eta berritasun bezala, jendeari mozorrotuta bertaratzeko deia egin diete.
Amaitzeko, antolatzaileek argi utzi nahi izan dute ospakizunean ez dutela inolako erasorik onartuko.
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Raimundoelcanastero2022](/media/asset_publics/resources/001/051/685/article_thumb_horizontal/raimundoelcanastero2022.jpg)
UPN quiere censurar a Raimundo el Canastero en las fiestas de Tafalla
![Donostia-faxismoa](/media/asset_publics/resources/001/144/019/article_thumb_horizontal/donostia-faxismoa.jpg)
Donostian «gora doan» arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)