![Wuhaneko ospitalea hamar egunetan eraiki dute. (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/676/753/article_main_landscape/wuhan-hospital.jpg)
Ikerlari txinatar talde bat koronabirusaren aurkako sendagai berri bat probatzen hasiko da gaurtik aurrera, ‘The Paper’ egunkari txinatarrak berri eman duenez. Botika dagoeneko probatu dute Estatu Batuetan kutsatu zen pertsona batengan, eta haren egoerak hobera egin duela diote. Remdesivir izena du eta ebola birusarentzat garatu zuen Gilead Sciences konpainia farmazeituko estatubatuarrak.
Pekingo Txina-Japonia Laguntasunaren Ospitaleko medikuek egingo dituzte frogak, koronabirusak kutsatuta dauden 270 pertsonengan.
Txinako Osasun Batzordeak eman dituen azken datuen arabera, 361 lagun hil dira koronabirusagatik, eta 17.200 baino gehiago dira kutsatuta daudenak. Oraingoz hildako guztiak Txina kontinentalean izan dira, Hong Kongen eta Taiwanen ez da heriotzarik izan baina bai kutsatutakoak.
Bi «ospitale expres»
Agintari txinatarrek gaur inauguratuko dute Wuhan hirian koronabirusak kutsatutakoak artatzeko hamar egunetan eraiki duten ospitalea. Huoshenshan ospitalea –suaren jainko baten izena darama– denbora errekorrean eraiki dute, mila ohe ditu eta gaurtik bertatik hartuko ditu gaixoak. Bertan 1.400 mediku militar ariko dira lanean.
Aste honetan bertan beste ospitale bat bukatzea aurreikusi dute Txinako agintariek, Leishenshan hirian. 1.300 ohe izango ditu.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)