![Irudian ageri den Moriakoa bezala, Vialeko errefuxiatu eremua jendez gainezka dago. (Manolis LAGOUTARIS-AFP)](/media/asset_publics/resources/000/697/532/article_main_landscape/moria.jpg)
Etorkinak giltzaperatzeko Greziak eraiki duen eremu batean sutea izan zen larunbata gauean, bertan zegoen emakume irakiar bat gaixorik hil eta gero sortu zen liskarraren ondorioz. Gertaera lazgarria Chios irlan dagoen Vial izeneko errefuxiatuen eremuan jazo da, Greziako handienetakoa dena. Sutearen ondorioz, Europarako Asilo Zerbitzuaren egoitza, kantina bat, zenbait denda eta hainbat edukiontzi guztiz kiskalduta daudela azaldu du Manos Logothetis Migrazioen Ministeritzako arduradunak.
«Kanpamenduko administrazio zerbitzu gehienak suntsituta daude», adierazi du, gaineratuz ez dagoela zauriturik. Era berean, baieztatu egin du hiru pertsona atxilotuak izan direla, sutearekin zerikusia dutelakotan. «Gaueko ordubatak aldera lortu dugu egoera kontrolpean edukitzea. Jende askok hartu du parte istiluetan», zehaztu dute polizia iturriek.
Bertako Poliziak eman dituen datuen arabera, asilo eskaeraren erantzunaren zain zegoen 47 urteko emakume irakiar bat hil ondoren hasi ziren liskarrak larunbatean, ordu txikitan. Emakume irakiarra ospitalera eraman zuten aurreko egunetan sukarra izan zuelako baina ANA prentsa agentzia publikoak ziurtatu duenez, egin dizkioten probek koronabirusik ez zuela frogatu zuten.
Greziako bi errefuxiatu eremutan daude birusaren ondorioz gaixorik etorkin batzuk eta egoera kontrolpean izan asmoz Gobernuak berrogeialdia ezarri du errefuxiatuen eta herritarren artean kontaktu guztiak ekiditeko. Birusak hamaika pertsona hil ditu oraingoz herrialde osoan eta 67 zaintza intentsiboan daude egun.
Arazoa, ordea, sakonagoa da eta atzetik dator: Greziako kanpamendu guztien moduan, Vialekoa jendez gainezka dago. 5.000 pertsona daude bertan, oso baldintza kaxkarretan, mila pertsona hartzeko aurrikusita dagoen eraikuntzan.
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)