David ASTA ALARES (Efe)

Koronavirusak eten egin du tuberkulosiaren eta GIBaren aurkako borroka Indian

Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri du Giza Inmunoeskasiaren Birusaren (GIB) eta tuberkulosiaren aurkako borroka. Birikako mina infekzio-gaitzik hilkorrena da mundu osoan, eta bereziki Asiako herrialdean. Urtero 480.000 hildako eragiten ditu, 1.400 egunero.

Jendea ahal duen moduan aurpegia estaltzen du makila duen polizia baten ondoan New Delhin. (Autor: Sajjad HUSSAIN/AFP)
Jendea ahal duen moduan aurpegia estaltzen du makila duen polizia baten ondoan New Delhin. (Autor: Sajjad HUSSAIN/AFP)

Egoera zaila bizi dute tuberkulosia eta Giza Inmunoeskasiaren Birusaren (GIB) gaitzak dutenek pandemia iritsi zenetik, biziraun ahal izateko guztiz beharrezkoak dituzten botikak eskuratzeko arazo larriak dituztelako konfinamendua dela eta.

Aurretik ere ez zen haientzat samurra bizia, gaixotasun hauek pobreziarekin eta droga-menpekotasunarekin lotuta datozelako; beraz, gizartearen iraina jasan behar izaten dute.

Osasun-langileek eta bolondresek asfaltatu gabeko bideak zeharkatzen zituzten Indiako landa-eremuetan, gehienetan oinez edo bizikletan, tuberkulosiak jota zeuden gaixoak aurkitzeko. Guzti hori eten egin da.

«Herrialde osoan tuberkulosiaren inguruan aritzen ziren guztiak koronavirusari aurre egiteko laguntzen ari dira», ohartarazi du Asia Hegoaldean Tuberkulosiaren eta Birikako Minen aurkako Nazioarteko Batasuneko zuzendariak, Jamhoih Tonsing-ek.

Etxez-etxe txistua jasotzeko eta datu guztiak biltzeko ekimena oso garrantzitsua zen. Izan ere, 2017. urtean mundu osoan eman ziren tuberkulosiaren 10 milioi kasuen laurdena Indian atzeman zituzten.

Indiako Osasun Ministeritzaren datuen arabera, 480.000 herritar hiltzen dira urtero infekzio-gaitzak jota, 1.400 egunero.  Koronavirusak 600 inguru hildako eragin ditu eta 20.000 dira kutxatutakoak, iturri ofizialarekin jarraituz.

Botiken banatzea

Adituek ohararazi dutenez, botiken banaketa-kateak eten egin dira atentzio guztiak Covid-19 gaitzaren inguruan jarri delako. Konfinamenduak, gainera, eragin berezia du pobreengan.

«Tuberkulosiari dagokionez, oinarrizko zerbitzuek nola edo hala martxan jarraitzen dute, baina zerbitzu osagarriak oso kaltetuta daude», dio Tonsing-ek.

Txistua aztertzen duten laborategiak zabalik daude, baina ezin dute lanik egin laginik iristen ez zaien bitartean, eta kasu berrien atzemateak ondoa jo du.

Datu ofizialekin jarraituz, Indiak 161.746 tuberkulosi kasu atzeman zituen konfinamendua martxoaren 25ean ezarri arte  aurreko hilabetean. Ordutik apirilaren 21era arte, 41.119 kasu baino ez dira atzeman.

Gobernuak, behintzat, gaixoei hilabete osorako tratamendua ematea erabaki zuen. «Lehenago, astean bizpahiru aldiz tratamendua jasotzera joan behar ziren, gaitzaren egoeraren arabera. Oraingo politika botikak hilabete osorako ematea da», jarraitzen du arduradunak.

GIBarekin konfinamendu bikoitza

Kotla-ko auzo herrikoian, Indiako hiriburuaren hegoaldean, konfinamendua ez da oso zuhurra. Dendak itxita daude eta jendea maskararekin dabil kaleetan, koronavirusaren aurkako borrokan murrizketei erantzunez. Hala ere, gutxi dira bataz besteko urruntasuna mantentzen dutenak eta barazki-postuak jendez lepo daude.

Baina merkatu zaratatsuaren alboko kale batean, GIBaren gaitza dutenentzako zentru batean konfinamendu bikoitza pairatzen dute bertakoek, gehienak drogazaleak. Alde batetik, ezin dute aldegin errehabilitazioa amaitzen duten arte. Bestetik, konfinamendua dela eta, tratamentuarekin amaitu dutenek ezin dute etxera bueltatu eta medikuen bisitak ere debekatu dira.

«Telefonoz ematen dizkigute kontsultak. Medikuak ezin dira etorri eta gainera koronavirusarekin ospitalak gainezka daude», azaltzen du Jaydeep-ek, bertan dagoen gaixoa.
Guztira hamar gaixo dira eta konfinamendua hasi zenetik ez da inor berririk sartu, baina dozenaka dira bertako literatan lo egiten duten pertsonak. Gehienak  jornalero etorkinak dira, ekonomiaren etenarekin lanik gabe geratu direnak eta ezin direnak jaioterrira itzuli.
GIB gaitza dutenen arazoa tuberkulosiak jota daudenen berdina da: zentroak zabalik daude eta konfinamendua amaituko den arte martxan jarraituko dute, erdizpurdi bada ere. Baina zerbitzu hauen beharra duen jende asko kanpoan geratzen da.

Txiroen gaitzak

Bi gaitzok oso estigmatizatuta daude. Gobernuak 2025erako ezabatzea nahi duen «tuberkulosia pairatzen dutenen irudia pertsona gaixoena, elikatu gabeena eta txiroena da beti, nahiz eta hori mito hutsa den». salatzen du  Tonsing-ek. Koronavirusaren irudia guztiz bestelakoa da. Boris Johnson lehen ministro britainiarra eta New Delhin pitza banatzailea, biek omen dute arrisku berdina.

«Boteretsuek eta arduradun politikoek pentsatzen badute tuberkulosiak ez diela eragingo, inoiz ez diote emango erantzun berdina», amaitzen du adituak.