![Donostiako dendari txikiek hiriko BPGaren %15a sortzen dute (Juan Carlos RUIZ I FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/704/765/article_main_landscape/Denda_txikiak.jpg)
Koronabirusaren pandemiak kinka larrian jarri ditu bereziki denda txikiak, aurretik ere kezkaz beterikoa zen sektorea ahulduz. Horiei neurri batean laguntzeko asmoz, adibidez, Donostiako Udalak diru laguntzak iragarri ditu, zehazki 10 langile baino gutxiago dituen saltoki txikientzat. Haientzat 2,6 milioi euroko aurrekontua egongo da. Marisol Garmendia Hiri proiektuetako zinegotziak berak adierazi duenez, 17.000 langilek osatzen dute kolektiboa eta hiriburuko BPGaren %15a sortzen dute.
Datu horietatik abiatuta, Parkea Bizirik kolektiboak egindako kalkuluen arabera, «laguntza hori langile bakoitzeko 153 eurokoa baino ez da izango». Eta hortxe dago gakoa eta plazaratu duten hausnarketaren muina. Egiten duten proposamena argia da: uharterako hirukoiztu den aurrekontua hiritarrak laguntzeko bideratzea.
«Uhartea artifizializatzeko eta bere itsasargia eraldatzeko obrek, 1,4 milioi eurotik 4,2 milioi eurora hirukoiztu den aurrekontu astronomikoarekin, aurrera jarraitzen dutela ikusten dugu», tamaldu dira. Beren zenbakien arabera, «donostiar bakoitzak 22,4 € ordainduko ditu Gipuzkoak zituen eta Kultura Ministerioak katalogatuta zituen zazpi itsasargi osoetako bat barrutik hausteagatik eta legeak babestutako uharte liluragarri bat, bere baitan babestutako flora eta fauna espezieak dituena, artifizializatzeagatik».
Inkoherentzia eta kezka
Donostiako Udalak aurreratu du covid-19ak Udaleko diru-kutxan 81 milioi euroko «zuloa» sortuko duela eta, gutxienez, lau urteko zorpetzea hiriko 187.418 biztanleentzat eragingo duela. Hala jakinarazi du berriki Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak. Parkea Bizirik-en kalkuluen arabera, donostiar bakoitzeko zorpetzea 432 eurokoa izango da, hiriak 187.418 biztanle dituela aintzat hartuta.
Zifra hauekin guztiekin, alegia, pandemiak eragindako zorpetzea, uhartearen obrek eragindako ezohiko gastua eta denda txikientzat aurreikusitako diru-laguntzak, Parkea Bizirik-etik Eneko Goiak egindako adierazpenak berreskuratu dituzte, donostiarrei eskatu zienean «pentsa dezatela zer egin behar duten, zer egin dezaketen baino».
«Kezka ulertzen al da eta inkoherentzia ondo azaltzen al da?», galdegin du plataformak. «Pertsona askok gaur egungo egoeran uhartearen ondare naturala eta kulturala hondatzeko inbertitu nahi den dirutza publikoa defendaezina eta zentzugabea dela ulertzen dugu», diote, eta erantsi «dirutza horrek hiriko dendetako langileen atsekabe ekonomikoak arintzeko ematen diren laguntza hutsal eta barregarriekin alderatuta frustrazio handia sortzen duela».
Eskaera zehatzak
Eneko Goiaren exekutiboari hainbat eskaera luzatu dizkiote. Besteak beste, «uhartea hondatzeko proiektua, neurriz kanpokoa eta elkartasunik gabekoa izateagatik, gelditu eta bertan behera» uztea, «donostiarren baimenik gabe beharrezkoak ez diren proiektuengatik jendea ez zorpetzea» eta 4,2 milioi euroak hiriko saltoki txikiei laguntzeko erabiltzea».
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)