Gaua luzea izan da Ziburun Eneko Aldana Ziburu Bizi zerrendako buru eta jada herriko auzapez berri denaren esanetan. Ospatzeko orduak izan dira, eskuinaren hiru legealdiren ostean abertzaleek, ekologistek eta sozialistek babesturiko zerrendak hartuko baitu Herriko Etxearen gidaritza.
Aldanaren iritziz hiru dira aldaketa eragin duten faktore nagusienak. Batetik, azken auzapezarekin herritarren artean nagusitu den ondoeza, bestetik sei urtez oposizioan egiten duten lan fina eta hirugarrenik Ziburu Bizi zerrendak hauteskunde kanpainan egin duen lana.
Ziburuk dituen arazo eta beharrei erantzuteko prest daudela baieztatu du Aldanak, eta bereziki etxebizitzaren egoera zuzentzea dela lehentasuna. Euskara bultzatzeko asmoa ere badute esku artean.
Basque Country
Estupor y malestar entre el estudiantado de la UPV-EHU ante los insultos de Quindós
Basque Country
‘Naparra’, una esperanza que no se extingue ni en ‘16.060 días’
World
Denuncian la muerte a manos de Marruecos de un saharaui que colaboraba con Euskal Herria
Health
‘Voces sin alcohol’, un coro terapéutico que lucha contra las adicciones en Gipuzkoa
Music