![GEU elkartearen txosna, Aihotz plaza girotzen. (Endika PORTILLO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/716/308/article_main_landscape/geu-txosna.jpg)
Gasteizko euskara elkarterik handienetakoa da GEU eta, 1992an jaio zenetik, lan mardula egin du Arabako hiriburuan euskara bultzatzeko: Gasteizko Mintzalaguna, Gasteizko Euskaraldia, Euskalaka udalekuak, hezitzaileentzako formazioak, Igandeak Jai ekimena eta familia irteerak… Egitasmo horiek guztiak aurrera ateratzeko, noski, ilusioa eta borondateaz aparte, dirua ezinbestekoa da. Besteren artean, Gasteizko jaietan Aihotz plazan jartzen duten txosna da diru iturri garrantzitsuena, euskaldunen topaleku paregabe ere badena.
Aurten, koronabirusak eragin duen egoera dela-eta, ezin izango dute txosna jarri eta zerbitzu asko ere bertan behera utzi behar izan dituzte. Aurrera egiteko grinak bultzatuta, Itsulapiko plataforman crowdfunding edo diru bilketa kanpaina bat abiatzea erabaki dute GEU elkartekoek.
Eta, zer da, beraz, herritarrei eskatzen dietena? Bada, «aurten jaietan gastatuko ez dituzten dirutxo horietako batzuk» elkarte hau sostengatzera bideratzeko gonbitea da egiten dutena, «Gasteiz euskararen alaitasunez bete nahi dugulako, jaietan dugun alaitasun hori guztia kutsakorra izatea nahi dugulako».
Hain zuzen, horrela planteatu dute diru bilketa, pote hartzera doanaren gisan ekarpen xumea egin nahi dutenetatik, babes handiagoa eman nahi duten haietara ere iritsiz.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)