![Esne Beltzaren kontzertua GARAren espolioaren aurkako makrojaialdian. (Iñigo URIZ/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/718/442/article_main_landscape/esne_beltza_naiz.jpg)
Esne Beltzak uztailaren 17an, ostiralarekin, Bermeoko Kafe Antzokian emango duen kontzerturako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat. Gaur goizean, 11.00etatik aurrera, sarrerak erosi ahal izango dira naiz.eus/naizkontzertuak webgunean, 10 euroren truke. Harpidedunek sarrerak prezio murriztuan eros ditzakete, 8 euroan, atzotik posta elektronikoaren bidez.
Segurtasun neurriak direla eta, aretoaren edukiera mugatua izango da, eta, beraz, salgai dauden sarrera presentzialen kopurua ere murriztu egin da.
Gainera, kontzertua streaming bidez ikusteko sarrerak ere eskuragarri daude webgunean, 2,5 euroko prezioarekin publiko orokorrarentzat eta dohanik harpidedunentzat. Hala ere, hauek ohiko bideak erabiliz eskatu beharko dute sarrera, posta elektronikoaren bidez.
Taldeak eta bonuak
Hauek dira NAIZ Kontzertuen bigarren fasean berretsitako taldeak:
Belako, uztailaren 10ean Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean (sarrera presentzialak agortuta. Online ikusteko sarrerak, 2,5 euroren truke)
Esne Beltza, uztailaren 17an, Bermeoko Kafe Antzokian.
Liher, uztailaren 24an (lekua baieztatu gabe).
Skabidean, uztailaren 31n (lekua baieztatu gabe).
Lau taldeak online ikusteko bonuak 8 euroren truke eros daitezke naiz.eus/naizkontzertueak webgunean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)