![Muto, bere elastiko berriarekin (SD EIBAR)](/media/asset_publics/resources/000/734/919/article_main_vertical/muto.jpg)
Eibar eta Newcastle akordio batera iritsi dira azkenean, eta Yoshinori Muto jokalari japoniarrak talde armaginean jokatuko du utzita hasi berri den denboraldian.
28 urteko aurrelaria da Muto, bere selekzioarekin artitutakoa, eta Europan esperientzia zabala duena dagoeneko. 2018/19 denboraldian iritsi zen Newcastle taldera, baina Ingalaterrara heldu aurretik Alemaniako Mainz taldean hiru denboraldi egin zituen.
Hain zuzen ere, Mutok Bundesligan sinatu zituen bere denboraldi onenak: guztira 72 neurketa jokatu zituen, 23 gol sartuz eta 11 asistentzia emanez.
Aurrelari japoniarrak 12 zenbakiarekin jokatuko du Eibarren, eta aurreneko lan saioak bakarka egin beharko ditu, datorren astean taldekideekin batzeko.
Iñaki Salegi zendu da
Bestalde, Eibarrek jakinarazi duenez Iñaki Salegi jokalari ohia zendu da, 1982, 1983 eta 1984 urteetan taldeko atezaina izan zena. Klubak doluminak eman nahi izan dizkie bere senide eta lagunei.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)