Zallan jokatu da A multzoko saioa, La Capilla aretoan. Gorka Pagonabarraga izan da garaile 189,5 puntu eskuratuta. Horrela geratu da sailkapena: Garazi Navarrok 171,5; Igor Galarzak 171; Koldo Muñizek 170, Illart Gumuziok 154 eta Javier Martinezek 133,5 puntu.
Derion aritu dira nor baino nor B multzoko bertsolariak, Gurea aretoan. Mikel Retolazak saskiratu ditu puntu gehien, 188,55 puntu. Josune Aramendi sailkatu da bigarren 163,5 punturekin; Aissa Intxaustik 162,5; Lurdes Ondarok 144,5; Eneko Barruetabeñak 142 eta Iker Apraizek 138,5.
Udabarria Bertsotan fasea bukatuta, dagoeneko badakigu zein bertsolarik hartuko duten parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoak eta, haiekin batera, Txapelketan zuzenean izena emateko eskubidea izan eta parte hartuko dutenak.
Batetik, 2018ko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan. Ondorengo hauek dira: Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.
Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera daukate 2018an finalaurrekoetan abestu zuten bertsolariek. Hurrengoek dira izena eman dutenak: Ander Elortegi, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Julen Arzanegi, Malen Amenabar, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.
Azkenik, Udabarria Bertsotan-etik kanporaketetara sailkatu direnak (zerrenda hau ez da puntuazioaren araberakoa): Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Asier Alcedo, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Enare Muniategi, Eneko Aldana, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Igor Galarza, Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi, Julen Ibarguengoitia, Koldo Gezuraga, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Mikel Retolaza, Paule Ixiar, Peru de Pedro eta Peru Vidal.