Elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Ziburun, Abadiñon, Arrasaten eta Zarautzen, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz preso ohiak eta Imanol Jaioren askatasuna aldarrikatzeko. Beste hainbat herritan ere egin dituzte mobilizazioak Guardia Zibilaren operazioa salatzeko.
Ziburun, Jaioren bizilekuan, 19.00etan egin duten kontzentrazioa, EH Baik deituta. Atxilotuak aske uzteaz gain, konponbidea ere aldarrikatu dute.
[EUS] Elgarretaratze jendetsua gaur Ziburun goizeko atxiloketak salatzeko.
— EH Bai (@EHBai) October 5, 2020
KONPONBIDEA ORAIN! Atxilotuak askatu
[FR] Rassemblement à Ciboure pour dénoncer l'arrestation de ce matin. RESOLUTION DU CONFLIT MAINTENANT ! Libération des prisonnier.e.s ! pic.twitter.com/oBrjRGiEju
EH Baiko kide Jokin Etxebarriak «Guardia Zibila eta Auzitegi Nazionaletik burutzen ari diren probokazioak eta aitzineko eskemetan oinarrituriko erasoak» salatu ditu, eta horren aurrean ez dutela etsiko ohartarazi du. «Segituko dugu mobilizatzen eta guztion artean eraikitzen bakean eta justizian oinarritutako Euskal Herria».
Zarautzen (Izagirreren herria), Abadiñon (Jaioren sorlekua) eta Arrasaten (Arkauzen herria) ordu erdi beranduago izan dira mobilizazioak, Sarek deituta. Zarautzen manifestazioa egin dute, segurtasun distantziak mantenduta; Arrasaten kontzentrazio jendetsua izan da, Seber Altube plazan, eta Abadiñon ere elkarretaratzea egin dute ehunka lagunek. Guztietan atxilketak gaitzetsi eta «konponbide garaia» dela aldarrikatu dute.
Arratsaldean Zarautzen, Ekhine Eizagirren herrian gaurko atxiloketak onartezinak direla adierazi dute manifestazio batean.
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 5, 2020
Egoera honekin amaitzeko garaia da, konponbide garaia da, ez akusazio zaharkitu eta korapilatsuen baitan espetxeak betetzen jarraitzekoa. pic.twitter.com/B5qhwePTr8
Aurrera egin gura duen herria ez du Estatu ilunak geratuko.
— Jasone Agirre Garitaonandia (@AgirreGarita) October 5, 2020
Abadiñok Imanol etxera diño!#atxilotuakAskatu#konponbideGaraiaDa pic.twitter.com/4ZWfyh5poW