Arkaitz Agirregabiria del Barrio euskal preso bilbotarraren gurasoak eta presoaren adin txikiko alabak istripua izan zuten asteartean, Estatu frantseseko Lannemezan espetxera bidean zeudela, Agirregabiria del Barriori bisita egitera.
330 kilometroko bidean, autoaren aurreko eskuineko gurpila lehertu zitzaien. Gidariak autoaren kontrola mantentzea lortu zuen eta ez zen ezbehar larririk gertatu.
Bisita, ordea, galdu egin zuten senitartekoek, nahiz eta aurrerago berreskuratzeko aukera izango duten.
Etxeratek eman du asteazkenean istripuaren berri bere Twitter kontuan. Urruntzea salatu du elkarteak eta, beste behin ere, «zoriak ezbeharrean ondorio larriagoak» izatea ekidin duela agertu.
Arkaitz Agirregabiria del Barrio preso politiko bilbotarraren gurasoek eta adin txikiko alabak ezustekoa jasan zuten atzo Lannemezango espetxera (330 km) bidean zirenean autoaren gurpil bat lehertu zitzaienean #InposatutakoArriskua #DispertsioaSTOP pic.twitter.com/vLQAGkL6mo
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) November 4, 2020
Arkaitz Agirregabiria del Barrio Fresneseko (Estatu frantsesa) espetxean egon zen preso, harik eta 2028ko ekainean Lannezmezanera gerturatu zuten.