![‘Benny Loves You’ filmaren fotograma. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/748/469/article_main_landscape/benny_loves_you.jpg)
Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asteak iragarri du aurtengo sarituen zerrenda eta, sari nagusia, Film Luze Onenaren Publikoaren Saria, Karl Hotl ingelesaren ‘Benny Loves You’ filmak jaso du. Pelikulak Jacken istorioa kontatzen du: bizitza berri bati ekiteko saiakera egingo du protagonistak, baina bidean untxi itxurako panpina psikopata bat topatuko du.
Publikoaren gainerako sariak Karsten de Vreug herbeheretarraren ‘Downward Facing Dogs’ (labur onena), Christian Franz Schmidt alemaniarraren ‘The Zillas Have a Picnic’ (animaziozko labur onena) eta Paul Urkijo gasteiztarraren ‘Dar-Dar’ (estatuan ekoitzitako labur onena) filmeek eskuratu dituzte.
Epaimahaiak esleitzen dituen sariei dagokienez, Jerome Petersen ‘Migrations’ filmak eskuratu du Labur Onenaren Saria, bere «originaltasunagatik» eta genero ezberdinak –zientzia-fikzioa, komedia eta beldurrezko generoa– konbinatzen asmatu izanagatik. Filmaren «umore berezia» eta mezu kritikoa zabaltzeko gaitasuna ere nabarmendu dituzte, baita antzezleen lana ere.
Gainerako sariei dagokeinez, fantasiazko labur europear onenak jasotzen duen Zilarrezko Melies Saria Jan Verdijken ‘A Stranger from, the Past’ pelikulak jaso du, epaimahai gazteak esleitzen duen Labur Onenaren Saria Millicent Malcolmen ‘The Familiars’-ek jaso du, Estatu espainolean ekoitzitako labur onenari eskaintzen zion Syfy Saria Tony Moralesek jasoko du, ‘Abracitos’ lanagatik, luzemetraia onenaren Blogos de Oro Anthony Scott Burnsen ‘Come True’-rentzat da eta, azkenik, Fanzine Onenaren Ikuslearen Saria ‘Brainstorming’-ek jaso du.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)