2016ko urrian Altsasun izan zen getarkariak oinarri dituen telesaila atzo gauean estreinatu zen ETB-1en. Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izan zen liskarrak herri horretako zortzi gazterentzat izan dituen ondorio larriak kontatzen dira, ikuspegi humano batetik, aurkezpenean ETBko zuzendariak azaldu zuenez.
‘Altsasu’ ikusteko ikusmina handia zen, eta audientzia datuek baieztatu egin dute: %7,1eko kuota eta 57.000 ikusle, Dos30TV agentziaren arabera.
OJO a nuestros amig@s de @Baleuko que ayer estrenan #Altsasu en #ETB1 (cadena íntegramente en #euskera) cosechando un ENORME 7.1% de cuota, 57.000 espect. y 64.9% de fidelidad
— Dos30' (@Dos30TV) December 10, 2020
Sube además al 14.5% de cuota entre los individuos que hablan la lengua autonómica#QueVivaLaTele pic.twitter.com/HQnjUEDqyq
Ikusmin horrek sare sozialetan ere isla izan zuen eta euskal tuiterlarien artean joera izan zen, Umap.eus atariaren arabera.
Azken 24 orduotan euskal twitterlarien artean pil-pilean egon diren gaiak: #BIDEOA #Altsasu #COVID19 #TaupaDA #55DA https://t.co/aPK5aHtOSE #umap #euskalTT
— Umap.eus (@umapEU) December 10, 2020
Eta horrelakoetan gertatzen den legez, iritziak kolore guztietakoak. Zenbat buru, hainbat aburu.
Baino nork asesoratu zaituzte #Altsasu serieko lantaldekoei, Ospako batzar bat holako era desegoki batean aurkezteko?
— momotxorroak (@momotxorroak) December 9, 2020
Enfin, a ze pena, baina tira, herrian, batzuk behintzat, argi geneukan holako zeoze gerta zitekela eta tamalez ba....
Enfin, fikzioa es lo que hay
#Altsasu seriearen lehen atala gustora ikusi dut. Une batzuetan zehaztasun kontagaitzak iluntasun lausoz estaltzea neketsua egin zait, baina hurrengo atalaren zain gogotsu. Zorionak @Baleuko ekoiztetxeko lan taldeari.
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) December 9, 2020
Ba #Altsasu ren lehen atala ikusita. Gustatu ez zaizkidan gauza batzuk:
— Lander Iruin (@iruintxo) December 9, 2020
-Altsasu, herri fantasmagorikoa. Kalean ez da jenderik ageri, Chernobil bat.
-'Ospa eguna'ren planifikazioa. Iluna, ezkutuan. 70eko hamarkada dirudi.
-Beti polizia 'atsegin' bat aurkezteko dagoen behar hori.
#Altsasu telesailaren aurreneko atala ikusi ostean daukadan sentsazioa: mala hostia#AltsasukoakAske
— Danel de Prado 🔻😷 (@daneldeprado) December 9, 2020
Gustora ikusi dut #Altsasu. Motza egin zait, seinale ona. Horrelako historio bat fikzioara eramatea ez da batere erreza, denak lupa eta bihotza eskuetan. Zorionak ekipo guztiari!
— Iñaki.gZ (@Innazio) December 9, 2020
Hasiera ona. Ilunegia aukeran, ia ez ikusteraino. Eta kredituak zergatik hain txikiak? Zorionak #altsasu ko lan taldeari. Batzuei ez zaie askorik gustatuko... Al tiempo.
— Eneko Olasagasti (@EnekoOlasagasti) December 9, 2020
Seriearen tono «ilunari» aipamena egin diote askok, eta kritikatu ere bai.
#Altsasu.n beti gauez izanen da... Dena ilun, bai.
— Irati Sanchez (@IratiSanchez7) December 9, 2020
Dirudienez, euskal ikus-entzunezkoaren marka da fotografia ahalik eta ilunena egitea, eguerdi beteko eszena izanagatik ere. #Altsasu
— JORDI Agirre 🔻 (@dontxomin) December 9, 2020
Dirudienez farola gehiago jarri behar dituzte #Altsasu n.
— @ErreHarria (@Erreharria1) December 10, 2020
#Altsasu ahora sois todos directores De fotografía? Jajajaja Joder creo que esa oscuridad en la escena del bar, está mas que buscada!
— ANTIFASCISTA (@sergio_almah) December 9, 2020
#Altsasu serieari buruz, beste gako edo kritika batzuk:
— momotxorroak (@momotxorroak) December 9, 2020
-Telebistaren argi eta brillokin gora ta behera ibili gea, seriearen tono ilun propioa dela ohartu garen arte. Gehiegi
-Gero taberne barruko sekuentzik ikusterakon, gutako bat denon aurpegia beidau ta barrezka hasi da👇🏼
Tentsioan ikusi dut #Altsasu telesailaren lehen kapitulua.
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE 🔻 (@birasuegi) December 9, 2020
Ze zaila amaiera ikaragarria duela dakigun istorioa kontatzea, horregatik eskertu dut iluntasuna.
Gustatu zait. pic.twitter.com/9vD30sp27X
Yo viendo #Altsasu intentando adivinar en qué bar es una escena sin quemarme las retinas con la iluminación pic.twitter.com/0TMw5f8DJS
— Mr. Caffeina 🐢 || PTING STAN ACCOUNT (@mister_caffeina) December 9, 2020
Beste batzuek «polizia ona/polizia gaiztoa» dikotomia izan dute hizpide.
Iluna, polibuenomalo, ekidistantzia... bale, baina nik gustura hartu dut #altsasu-ko lehen kapitulua.
— Kattalin Miner (@MKattalin) December 9, 2020
Telebistako kritikaria izatea ez da nire kontua, baina #Altsasu -ko lehen atalaren ondoren bi gauza esan behar ditut.
— GTZ Mardarats #LehenikHerria #PREST (@gtz_mardarats) December 9, 2020
- Beti egon behar du poli bueno eta poli malo.
- Ospa eguna antolatzeko bilerek beste garai batekoak ziruditen.
Egoera sozioniguistikoarekin zaila da moldatzen: euskal fikzioan, oro har, beti izaten da, denen gustuen arabera, kritiketarako lekua.
— JORDI Agirre 🔻 (@dontxomin) December 9, 2020
Guardiazibil harroputza eta guardiazibil apur bat jatorragoa aurkeztea, ez dakit, neronek bi pikoleto estereotipo fatxa ere, igual ez. #Altsasu
Telesailak piztutako iritziak iritzi, errealitateak fikzioa gainditzen duela da kasu honetako egia, eta horrela gogoratu dute injustizia hori zuzenean jasan zutenek:
Nadie quisiera vivir un montaje, y nosotros junto a nuestros hijos e hijas, tampoco habríamos querido ser protagonistas de ninguna serie. #Altsasu
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) December 9, 2020
Gugana jo zuten informazio eske, orain beraien ardura da gaia errespetuz lantzea. Guk ezin dugu beste gauzarik eskatu. #telesaila pic.twitter.com/KtBgTuLIpu