Ertzaintzak Donostian bost egunetan hirugarren aldiz kargatu ostean, hiriko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du asteazken honetan ez zirela joan «segurtasun neurriak bermatzera, pertsonak jipoitu eta jazartzera hurbildu ziren soilik».
Izan ere, AZGAK nabarmendu du atzo gertatuakoa ezin dela «gertaera isolatutzat» hartu, azken hilabeteetako «militarizazioaren, poliziaren jazarpenaren eta gazteon kriminalizazioaren beste adibide» bat delako.
2 hilabete baina gutxiagotan:
— Alde Zaharreko Gazte Asanblada (@AZgazteak) January 21, 2021
14 ATXILOTU
IDENTIFIKAZIO MORDO BAT
HAMAIKA MEHATXU, JIPOI eta ZAURITU pic.twitter.com/dKxSykaIZC
Ohar batean azaldu duenez, gertakarien hasiera «inolako arrazoirik gabe» auzoko gazte baten atxiloketa izan zen, baina argi utzi nahi izan dute «Plaza Berrian San Sebastian eguna ospatzen ari zirenek ez zutela zer ikusirik».
«Udaltzaingoak gaztea atxilotzerako garaian (deigarria da udaltzaingo gehienak ez zekitela zergatik atxilotzen ari ziren gaztea) egoera kudeatzeko gaitasun eza nabaria zen, auzotar asko atxiloketa galarazten saiatu zirelako», nabarmendu dute.
Une horretan, adierazi du Gazte Asanblandak, errefortzuak eskatu zituzten eta hortik minutu gutxira «ertzaintzaren antidisturbioak auzoa militarizatu zuten».
«Ez ziren joan segurtasun neurriak bermatzera, pertsonak jipoitu eta jazartzera hurbildu ziren soilik, beraien partetik ohikoa den bezela», azpimarratu dute.
Hortik aurrera hasi ziren istilu guztiak asanbladako kideen esanetan, «beraien bortxazko eta neurriz kanpoko esku hartzeak, "vamos a tirar a dar" ertzaintza buruaren aginduak ondo adierazten duen bezela».
Gazte asanbladaren iritziz, «bereziki larria» da peloteroekin egin zuten «sarraskia», gazte asko larriki zaurituz, besteak beste gazte masailhezurra hautsiz.
Honen aurrean, larunbateko deialdian berresten direla nabarmendu dute eta eguerdiko 12:00tan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbita luzatu dute ere.