![Inauteriei inprobisatutako keinua egin dieta Iturenen zubietarrekin batera. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/770/794/article_main_landscape/ituren_zubieta.jpg)
Pandemia garaian ezin jaiak betiko moduan antolatu. Eta zentzu horretan, ez da urteroko festa handirik izan Zubieta eta Iturenengo inauterietan. Hala ere, inprobisatutako desfilea egin dute joaldunek Iturengo herrian.
Ez da urteroko talde handia abiatu Zubietatik, baina atera direnek egin dute zarata aski. Zortzi joaldun iritsi dira goizean Iturenera, zintzarriak astinduz, eta hainbestekoa zen inprobisazioa ez zutela inor zain. Herriari itzuli bat emanez itxoin behar izan dituzte iturendarrak. Horren ostean, beti bezala, bi herritako lagunak elkartu egin dira, desfile sinboliko bati ekiteko.
Egun on...#gertatzenarida pic.twitter.com/S5Zoj33Cwp
— Edorta Amurua Zubiria (@makilipurdi) February 1, 2021
Duela 60 urteko ihauteriak bailiran, eta azken urteetan pilatzen zen jendetzatik aldenduta, aurten soilik herritarrak elkartu dira joaldunen atzetik. Jai zuten hainbat haurrek alaitu dute konpartsa, osasun neurriak beti ere errespetatuz.
Ezin desfilearen osteko otorduan berotu, baina arantza hein batean kentzeko balio izan die bertaratutakoei.
Eta, osasun neurri horiek zainduz, 2022ra begira ere jarri dira Ituren eta Zubietan. Joaldunen alboan esku handi batek desfilatu du, mezu argi batekin. «2022an gozatuko ditugu. Zaindu».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)