NAIZ

Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza zinemagileak, Noka Mentoring programara

Euskal emakume zinemagileen proiektuak sustatzeko ekimena da Noka Mentoring eta, hirugarren edizioan, Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza zinemagileak hautatu dituzte programan parte hartzeko. Guztira 35 proiektu aurkeztu dira, aurreko ediziokoa bikoiztuz.

Noka Mentoring programarako hautatu dituzte hiru zinemagileak. (NAIZ)
Noka Mentoring programarako hautatu dituzte hiru zinemagileak. (NAIZ)

Tabakalerak eta Lakuako Kultura Sailak sustatutako programa da Noka Mentoring, euskal emakume zinemagileei zuzenduta, sortzen ari diren film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko sortua. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere gain hartu du proiektuaren antolaketa, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko garapen-programetan zein Zinemaldiarekin, Filmategiarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera parte hartzen duen sare instituzional eta profesionalean integratu du.

Edizio honetan, Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza zinemagilek hautatu dituzte eta hauei «denbora, espazioa, testuingurua eta laguntasun profesionala» eskainiko dizkie beren filmen lehen fasean. Prozesu osoan hiru tutorek parte hartuko dute, Mar Coll, Celia Rico eta Diana Toucedo, eta hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute: Barber-en ‘Claros del bosque’, Eceizaren ‘If you wish to make an apple pie’ eta Rus-en ‘Las tablas’. Mentoringak bi alderdi izango ditu: film bat garatzeko prozesura sormenetik hurbiltzea proiektu horiek zinemaren merkatuan eta industrian txertatzeko eta trebatzeko beharrezkoak diren moduluak.

Hautatutako hiru zuzendarietako bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du eta proiektuek prest egon beharko dute Tabakalerak, Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten Ikusmira Berriak proiektu zinematografikoak garatzeko egoitza artistikoen deialdira aurkezteko.

Hautatutako zinemagileak

Maddi Barber Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen eta Ikusizko Antropologiako masterra egin zuen Manchesterreko Unibertsitatean. Bere lanak Visions du Réel, Donostia (Zabaltegi), Ji.hlava, Porto Post Doc Curtocircuito, Zinebi eta Las Palmas jaialdietan ikusi ahal izan dira, besteak beste. 2019an Pirenaika ekoiztetxea sortu zuen eta bere lanak ekoitzi ditu, baita Ainhoa Gutierrez (Medvedek), Gerard Ortin (Reserve) eta Irati Gorostidiren (Unicornio) film laburrak ere. Bere azken lana, ‘Gorria’, Punto de Vista jaialdiko X FILMS proiektuaren irabazlea izan zen eta Documenta Madrid jaialdian epaimahaiaren sari berezia jaso du.

Clara Rus zinemagilea eta kolorista da. ESCACen graduatu zen eta ‘La filla d 'algu y de Nacho no conduce’ film luze kolektiboaren zuzendari laguntzailea izan zen, biak ere Malagako jaialdian sarituak. 2018an, Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) lehen promozioan sartu zen, zinematografiako komisarioaren graduondokoan. Bertan, Zinemaldia 70 ikerketa-taldeko kide da.

Nagore Eceiza Donostian jaio zen eta 2008tik bizi da bertan. Marketinean, Publizitatean eta RRPPn lizentziaduna, Egile-dokumentalean masterra atera zuen Bartzelonako Zinema Behatokian. 2013tik ekoizle/zuzendari/editore/JDB moduan egiten du lan El Santo Films-en izenpean. Zazpi urtez Zinemaldiaren Giza Baliabideen arloan egin du lan baita ere, eta beste bi Montrealgo Festivalissimo zine jaialdiko hautatzaile gisa. Hiru dokumental labur zuzendu eta ekoitzi ditu: ‘Después de María’ (2019) ‘Fifty Rupees Only’ (2016) eta ‘Larre Motzean’ (2015).