NAIZ

Margaux Lorier zinema ekoizle baionarrak film labur onenaren Cesar saria eskuratu du

Margaux Lorier zinema ekoizle baionarra izan da bart Parisko Olympia aretoan banatu ziren frantziar zinema sarien irabazleetariko bat. Sofia Alaoui zuzendariarekin batera Lorierrek 2019an sortu zuen ‘Qu’importe si les bêtes meurent’ nabarmendu dute film labur onenari eskainitako sariarekin.

Margaux Lorier eta Sofia Alaoui Cesar saria eskutan, bart, Parisko Olympia aretoan. (Thomas SAMSON/AFP)
Margaux Lorier eta Sofia Alaoui Cesar saria eskutan, bart, Parisko Olympia aretoan. (Thomas SAMSON/AFP)

Bart frantziar zinemaren sariak banatu zituzten. Parisko Olympia aretoan eginiko zenemonian Margaux Lorier baionarrak ekoiztu duen film labur batek saria jaso zuen. Sofia Alaoui ‘Qu’importe si les bêtes meurent’ film laburraren zuzendaria ondoan zuela prokuktore baionarra pozez zoratzen azaldu zen saria eskuratzeko unean.

32 urteko zinema ekoizlea Baionako Santespirituko auzoan hazi zen eta Cesar sarien banaketaren atarian «umetatik amestutako unea» bizitzen ari zela aitortu zuen.

Lorier auzo egokian jaio zela zalantza gutxi dago, Atalante zinema gela bertan kokatzen baita.

Umetatik zinema maite bazuzen ere, zinema gela horretan bizitako momentuek bideratu zuten, finean, bere zaletasuna ogibide bihurtzera.

Hain zuzen ere, gaur arratsaldean, pandemiari aurre egiteko neurriak direla eta iragan udazkenaz geroztik itxita den Atalante zinemagela aurrean elgarretaratzea deitu dute.

Cesar sarien zeremonian bere gorputza biluztuz kultura aretoak berriz ere zabaltzeko aldarrikapena zabaldu zuen, hain zuzen. Corinne Massiro aktoreak. Eskaera horrekin bat eginez Atalante zinemaren atariak elkartzeko gonbidapena zabaldu dute azkeneko egunetan Baionan sare sozialen laguntzaz.

Rene Cassin lizeoan ikasi zuen

Lapurdi hiriburuko Rene Cassin lizeoan egin zituen bere ikastekak Margaux Lorierek.

Baxoa azterketa gainditzeari begira zinema hautatu zuen aukerako ikasgai gisara. Izan ere literatu ikasketak burutu zituen amaren aholkuari jarraituz. Hala zinemanren munduan egin nahi zuen ibilbideak ez bazuen bere emaitza ematen beti izanen zuen aukera irakasle bezala jarduteko.

Frantziako ikus-entzunezko Institutuan ikasteko lehiaketa gainditu ondoren Agnes Varda film enpresan sartu zen eta bertan beste hainbat jarduera artean zinema ekoizlearen lana ezagutu zuen.

Margaux Lorier eta Sofia Alaoui arteko elkarlanak aipamen berezia merezi du. Adin beresua dute, eta sormenaren pasioa partekatzeaz gain feminismoa inspirazio iturri gisa aipatzen duten bi emaztek.

2019an sortu zuten  ‘Qu’importe si les bêtes meurent’ film laburra 70 bat zinema jaialdietan erakutsi dute.

30 herrialdetan aukeztu duten fil laburrak zinema independentea bultzatzeko xede Robert Reford aktore estatubatuarraren sostenguz abiatu zen Sundance festibalan sari bat eskuratu zuen iaz.

Feminismoa da bi sortzaileen inspirazio iturria

Izan ere, Polanski aferak sorturiko eskandaluak zeharo astindu zuen zinema frantsearen eremura itzulita, «Sofia eta biok bereziki harro sentitzen gara Polanski aferaren ondorioz emazte eta gizonen arteko paritea errespetatuz eratu den lehenengo Cesar sarien epaimahaiak gure filma nabarmendu duelako».

Sailkapenean sartu soilik ez film labur onenari eskainitako Cesar saria Baionara ekarri du Lorierrek.

Izan ere, ekoizle lapurtarrak eta Sofia Alaouik eskuz esku abiaturiko abentura ez da hor geldituko. Laburraren ondoren luzemetraia prestatzen ari dira, eta heldu den urtean Canneseko festibalera nahi lukete eraman.

Finean, aurtengo Cesar sarien zeremonian Albert Dupontelek zuzenduriko ‘Adieu le cons’ filmak eskuratu zituen film eta ekoizpen onenari emandako sariak.

Laure Calamyk jaso zuen, bestalde, aktoresa onenari dagokion saria ‘Antoinette dans les Cevennes’ filman jokatu zuen paperarengatik eta Sami Bouajilak aktore onena bezala aukeratu zuten ‘Un fils’ filman eginiko lana nabarmenduz.

Josep Bartoli disenatzaile eta antifaxista katalanaren omenez

Dokumentalen atarian Sébastien Lifshitz-ek eskuratu zuen saria ‘Adolescentes’ izenburua duen zintarengatik.

Nabarmendu behar da atal horretan lehiatzen zela zer esan handia eman duen ‘Un pays qui se tient sage’ txaleko horien errebolta garaian frantziar Poliziak kalean eginiko ehunka zaurituen bilduma egin zuen David Dufresne kazetariaren lana.

Finean animazio film onenari Cesar sariak Josep Bartoli disenatzaile eta militante antifrankistaren ibilbide jorratzen duen ‘Josep’ zintak eskuratu zuen.