Goizerako proposamena
Santa Katalina itsasargira bisita. Kantauriko kostaldean jendearentzat irekita dagoen bakarra da, eta itsas nabigazioaren teknologia interpretatzeko Zentroa hartzen du barnean. Ingurunea eta bistak ikusteagatik soilik merezi du haraino hurbiltzeak.
Ondoren, barneratu herriko erdigune historikoan, eta amaitu zure ibilaldia portuan, non taberna eta terraza ugari aurkituko dituzun.
Lekeition zaudeten bitartean, galdetu Andra Mariaren Basilikan sartzeko aukerarik ba ote dagoen, barruko erretaula zoragarria miresteko. Ahoa bete hortz utziko zaituzte.
Arratsalderako proposamena
Bikotekidearekin edo lagunekin bidaiatzen baduzu, ur-jarduera bat aukera egokia izan daiteke arratsaldean ondo pasatzeko: Stand Up Paddle edo piraguak, portutik edo hondartzatik abiatuta Lea itsasadarrean barneratzeko.
Familian ume txikiekin bazoaz, aldiz, Mendexan, 2 kilometrora, abentura-parke zoragarri bat duzue zain: tirolina, zubi tibetar eta eskalen bitartez zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko ibilbideak, adin guztietarako eta segurtasuneko —eta ondo pasatzeko!— berme guztiekin.
Non jan: https://www.euskadigastronomika.eus/eu
Non ostatu hartu: https://www.nekatur.net
Kontrata daitezkeen zerbitzu-enpresak:
-Ur-jarduerak: Ur Lekeitio http://www.urlekeitio.com
-Ur-jarduerak: Leaktibai https://www.leaktibai.eus/eu/home_eu
-Mendexa Abentura Parkea: https://mendexapark.com
Kontuan hartu beharreko zenbait gomendio:
Hondartzaren aurreko uhartera pasabidean barrena oinez joatea plan bikaina izan daiteke, baina kontuz ibili mareekin!
Zerbait hartzea portuko tabernetako terrazetan, kantinetan edo hondartzaren gaineko hotelean.
Herria bisitatzeko, Lekeitioko sarrerako doako aparkaleku publikoak erabiltzea komeni da.
Informazioa:
-Lekeitioko turismo buegoa: Independentzia enparantza, z.g. 94 684 40 17 (turismo@lekeitio.com) https://lekeitioturismo.eus
-Lea Artibaiko webgunea: https://www.leaartibaiturismo.com/eu
Inguruetan ikusi edo egin daitezkeen beste jarduera batzuk:
-Ondarroako erdigune historikoa
-Eako herria
-Zenarruzako Monasterioa