![Garbiñe Ortegak lau urteko ibilbidea bukatu du Punto de Vistako zuzendari artistiko gisa.](/media/asset_publics/resources/000/786/811/article_main_landscape/Garbin%CC%83e-Ortega.jpg)
Garbiñe Ortega azken lau urteetan Punto de Vistaren zuzendari artistikoa izan denak etapa hori amaitu du. Eta zabalik da Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDOk antolatzen duen jaialdiaren edukiak programatzeko zeregina izanen duen pertsona berria aukeratzeko prozesua.
Punto de Vista jaialdiak eskerrak eman nahi dizkio Ortegari «etapa aberasgarri honetan hainbesteko txeraz egin duen ahaleginagatik», eta onena opa dio etorkizunean. Nabarmendu duenez, jaialdiaren zuzendari gisa egin duen lanak «arrasto sakona» utzi du eta «festibalaren historiaren parte izango da betiko», aurreko zuzendari artistikoekin batera.
Lau zuzendari artistiko izan ditu
2006an sortu zenetik Punto de Vistak lau zuzendari artistiko izan ditu bere 15 edizioetan, lau urtean behin berritzen baita zuzendaritza hori. Zuzendari artistikoak honakoak izan dira, ordena kronologikoan: Carlos Muguiro (2006-2009), Elias Querejeta Zine Eskolako egungo zuzendaria; Josetxo Cerdan (2010-2013), Espainiako Filmotekaren zuzendaria; Oskar Alegria (2015-2017), iaz ‘Zumiriki’ filma estreinatu zuen zinemagile nafarra; eta Garbiñe Ortega (2018-2021), amaitu berri den edizioan jaialdiaren zuzendaritzan eginiko ibilbidea amaitu duena.
«Lau urtez ez-fikzioko zine ausart, anitz eta eraldatzaileago baten aldeko apustua egin» du Garbiñe Ortegak, Punto de Vistak azpimarratu duenez.
Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDOk antolatzen duen jaialdiak zabalik du jada zuzendari artistiko berria aukeratzeko prozesua. Bere eginkizuna festibalaren edukiak programatzea izanen da, 2022ko martxoaren 14tik 19ra eginen den hurrengo ediziotik aurrera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0720_gutun02](/media/asset_publics/resources/001/138/707/article_thumb_horizontal/0720_gutun02.jpg)
‘Le Dauphin’ ontziko euskarazko gutunak: memoriaren kondentsadore, denboraren kapsula
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)