Desokupa enpresak iragarria du asteazkenean Bilbon etxe bat hustuko duela eta Zazpikaleetako auzotarrak hauen kontrako erantzuna saretzen hasi da.
Daniel Esteve enpresako buruak eta Desokuparen sarera batu den Cake Minuesa kazetari ultraeskuindarrak jakitera eman zuten desalojoa «Bilbo edo inguruetan» egin nahi dutela.
Etxebizitza zehatza zein izango den ez dakienez, auzotarrek eskatu dute informaziorik duenak azauzodefentsa@gmail.com helbidera bidal dezala, faxisten asmoak eragozteko erantzuna artikulatzeko.
Plataforma honek bi ekintza deitu ditu etxebizitzarako eskubidea urratzen duen enpresaren kontra. Asteartean, 20.00etan hasita, manifestazioa deitu du Bilboko Etxebarrieta plazatik. Asteazkenean, desalojoa espero den egunean, «gosari antifa» egingo da leku berdinean.
En los próximos días, solo información contrastada
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) May 10, 2021
En los próximos días, no difundas ningún bulo ni fake news
Difunde información de medios y colectivos (cuentas oficiales)https://t.co/Zb3Wv9RUyb
Bestalde, Desokupa bezalako enpresak begiz jotzen dituztenentzat zenbait aholku zabaldu ditu sare sozialetan. Besteak beste, faxistekin ez hitz egitea eta aterik ez zabaltzea gomendatzen du.
Probokazioa
Desokupa enpresako buruak iragarri du, bestalde, Madrilen kanpaina garaian jarri zuten bezalako kartel erraldoia jarriko dutela Bilbon «bi aste barru», beheko argazkian Daniel Esteveren atzean ikus daitekeenaren bezalakoa.
Apirilaren 15ean Abadiñoko etxe bat hustu zuten Desokupako kide faxistek. Erasoa jasan zuen bizilagun batek bortxaz jardun zutela salatu zuen, eta agerian geratu zen Ertzaintzarekin kolaboratu zutela, Lakuatik ukatu badute ere.
Desalojoa Basurtun
Sare Antifaxistak eta Basurtuko Gazte Asanbladak sare sozialetatik salatu dutenez, Desokupak lokal bat hustu du gaur goizean Bilboko Basurtu auzoan.
Gertatutakoa salatzeko eta Desokuparen presentzia gaitzesteko Basurtuko Gazte Asanbladak mobilizazioa deitu du 20.00etan Aita Donostia plazan ‘Faxistak kanpora’ lelopean.
#AlertaUltra Alerta Antifaxista ! Gaur goizean Desokupa enpresa nazi-faxista Bilboko Basurtu auzoan izan da. Udaltzaingoaren laguntzaz lokal bat desalojatu dute.
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) May 10, 2021
20:00etan Mobilizazioa #Basurto #Bilbao
Mobiliza zaitez ! Zatoz pic.twitter.com/4exJtv3l0y