NAIZ

Mikel Landa arrakastaz operatu dute lepauztaiko haustura sendatzeko

Mikel Landa (Bahrain) txirrindulariari ebakuntza egin behar izan diote astelehen honetan, Italiako Giroko bosgarren etapan erorita lepauztaia hautsi eta gero. Ebakuntza bide onetik joan dela eman dute argitara bere hurbileko iturriek. 

Mikel Landa, Giroaren aurkezpenean. (Luca BETTINI / AFP))
Mikel Landa, Giroaren aurkezpenean. (Luca BETTINI / AFP))

Mikel Landa (Bahrain Victorious) txirrindulariari ebakuntza egin behar izan diote astelehen honetan, Italiako Giroko bosgarren etapan erorita lepauztaia hautsi eta gero.

Arabako txirrindulariaren gertuko iturriek Eferi baieztatu diotenez, Mikel Sanchez traumatologo ospetsuak eta haren taldeak ebakuntza egin diote Gasteizko ospitale batean. Mikel Landa ostegunean iritsi zen bertara eta lau egunez behaketan egon ostean, astelehenen honetan konpondu dute haustura. 

Orain, Landak bere errekuperazio epeak agortu beharko ditu Tokioko Olinpiar Jokoetara iristen saiatzeko. Baldintza egokietan egin ezean, beste itzuli handi batzuetan parte hartzeko aukera izango luke, hala nola Espainiakoan. Era horretan, kasik ezinezkoa du Tourrera iristea (uztailaren 26an abiatuko da). 

Era horretako lesioak 90 egun ingurukoak dira, baina euskal txirrindulariaren kasuan, gainera, ezkerraldeko saihets-hezurren haustura gehitu beharko litzaioke, medikuaren parteak adierazi bezala. 

Arabarrak Giroko bosgarren etapan sufritu zuen eroriko larria, Joseph Dombrowskik eraitsita. Honek, errepide erdian zegoen seinale baten arriskuan ohartaratzeko kokatuta zegoen antolakuntzako kide batekin egin zuen talka, eta Landa bere aldamenetik pasatzen ari zela erori zen.