![June Loidi, Bera Beraren aurkako norgehiagoka batean. (Andoni CANELLADA / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/801/824/article_main_landscape/loidi.jpg)
Aspalditik bolo-bolo zebilen informazioa ofizial egin berri du Bera Berak, are gehiago asteartean Zuazok bere baja iragarri ostean. June Loidi ezker hegaleko jokalaria fitxatu du talde donostiarrak datozen bi denboraldietarako. Hala, elgoibartarrak Donostian jokatuko du 2023ra arte.
Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldea aspalditik zegoen interesatua Loidiren fitxaketan eta azkenean, errealitate bihurtu da nahia. Duela bi urte ere eskaintza bat egin zitzaion baina honek, nahiago izan zuen Zuazon minutuak pilatu eta hazten jarraitzea. Bi urte beranduago, liga irabazi berri duen taldera egingo du jauzi.
Aurtengo Liga txapelketaren lehen fasean, gainera, laugarren golegile onena izan da Loidi 58 golekin. Bere aurretik, Paulina Perez Atletico Guardeseko jokalaria (84), Gabriela Pessoa Cicar Lanzarotekoa (78) eta Adriana Cardoso Bera Berakoa (73) egon dira.
Azken hiru denboraldietan Zuazon jokatu du Elgoibarko Sanlo Eskubaloi taldeak utzita. Orain arte Espainiako selekzioko maila guztietan ere parte-hartu du hegalekoak: etorkizun oparokoan, jubenil, junior eta gorenean. Horrez gain, "Tokio Helburu" dinamikan ere sarritan egon da.
Bera Beraren ustez, defentsako lana indartuko du Loidik, erasokoa inola ere baztertu gabe. Izan ere, aipatu legez, Zuazoko golegile nagusia izan da ligako lehen fasean.
Liga denboraldia bukatzeko jardunaldi bakarra falta da baina jada Bera Berak eskuartean dauka garaikurra. Kopan finalerdietan kanporatua izan zen Elx taldearen eskutik. Orain, beraz, hurrengo denboraldiko taldearen osaketan murgilduta daude.
Era horretan, Loidi da lehenengo fitxaketa baina ez da azkena izango. Loidiren fitxaketarekin ez du taldean jarraituko Pizzok, hala nola Renata Arruda eta Nekane Teresek ere ez dute Donostian jarraituko. Beraz, gutxienez behintzat, atezain berri bat iritsi behar da Bidebietara.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)