Haserrea piztu du sare sozialetan UEFAk Municheko alkatearen proposamenari emandako ezezkoak. Ez du baimenduko Allianz Arena estadioa LGTBI+ banderaren ostadar koloreekin argiztatzea Eurokopako Alemania eta Hungariaren arteko norgehiagokan. «Mezu politikoa» helaraztea egotzi dio futbol erakundeak Municheko alkateari eta hori, bere protokoloaren kontra omen doa. Partidu soil batean argiztatu dezake baina gobernu homofobo bati aurkakotasuna helarazteko denean ez, alegia.
LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko egunaren atarian gaude –ekainaren 28an ospatzen da, hil osoan ekitaldiak egoten badira ere–. Erakunde, klub eta elkarte askori ahoa betetzen zaie kolektiboa «babesten» dutela esaten dutenean, babes hori sare sozialetako argazkian ostadar kolorea jartzea bada ere. Keinu sinbolikoa da.
UEFAk behin baino gehiagotan helarazi du kolektibo honek elkarbiltzen dituen pertsonen eskubideen alde dagoela baina astearte honetan hartutako erabakiak hori zalantzan jarri du –astean Neuer atezaina ikertua izan da kapitainaren besokoa ostadar kolorekoa izateagatik– eta haserre uholdea eragin du arlo guztietan, izan politikan, futbolean, erakundeetan...
Hungariako Gobernuak duela gutxi onartu du LGTBI+ pertsonen eskubideak murrizten duen legedia eta hain zuzen ere, herrialde hartako homosexual, transexual, bisexual eta, oro har, kolektiboak elkarbiltzen dituen pertsona orori babesa eskainzteko asmoz, proposatu zuen Municheko alkateak Allianz Arena ostadar kolorez argiztatzea, keinu sinboliko horrek eduki zezakeen indarraz jabetuta.
Ezin izango du egin baina UEFAren ezezkoak errebotea izan du eta Alemaniako futbol liga nagusiko zenbait estadio argiztatuko dira ostadar kolorez. Hori gutxi ez eta, sare sozialetan ere nabaritu da haserrea. Gurean, esaterako, Bel Pozuetak, EH Bilduren diputatua Madrilgo kongresuan, txio bat elkarbanatu du esanez «giza eskubideak ez dira auzi politiko edota erlijiosoak».
Los derechos humanos no son «cuestiones políticas y religiosas», como dice la UEFA.
— Bel Pozueta (@BelPozueta) June 22, 2021
Ni se cuestionan ni se prohiben: se defienden y se hacen cumplir! ✊ https://t.co/A8Zq9irnDJ
Bartzelona futbol klubak txio sinple baina indartsuarekin erantzun dio UEFAri eta honek atzetik ekarri du Antoine Griezmann futbolariaren mezua ere.
Orgullo y respeto pic.twitter.com/rXSSPF1K19
— FC Barcelona (@FCBarcelona_es) June 22, 2021
✊ pic.twitter.com/YlGwTcwPOu
— Antoine Griezmann (@AntoGriezmann) June 22, 2021
Benetan haserrea islatu duena, baina, Caroline Hansen Bartzelona futbol taldeko jokalaria izan da. «Lotsagarritzat» jo du erabakia eta borroka hau «berdintasuna, gizateria eta gorrotoaren kontrakoa» dela argitu du.
Shame on you @UEFA for not letting München light up the stadium in the rainbow colours!
— Caroline Hansen (@CarolineGrahamH) June 22, 2021
You know better than calling this a political motivated action. This is a matter of equality, humanity and taking a stand against hate! #pride
Amnistia Internazionala Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere deitoratu nahi izan du debeku hau eta hari bat zintzilikatu du testuingurua ezagutarazi asmoz.
De hecho, durante algunos años el lema de la UEFA ha sido #Respect. No habría mejor manera de apoyar el respeto, la diversidad y los derechos humanos que permitiendo proyectar la bandera hoy.
— Amnistía Internacional España (@amnistiaespana) June 22, 2021