![Carlos Aguiriano Bilboko Justizia Auzitegiarearen aurrean auzokoen babesarekin bista hasi aurretik. (FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/815/632/article_main_landscape/CARLOS_BISTA.jpg)
Ostegun honetan hasi da Bilboko epaitegi batean Carlos Aguiriano etxegabetzeko prozeduraren gaineko epaiketa. Aguiriano 61 urteko pentsioduna da, esklerosi anizkoitza dauka eta urteak daramatza Gotzaindegiarena den 50 metro karratuko pisuan bizitzen. Bertatik kanporatzeko auzibidea eten nahian, Begoñako bizilagunek eta Maizterrak sindikatuko kideak apezpikuarekin biltzeko saiakera egin zuten iragan asteartean, baina ez zituen hartu eta prozedurak aurrera jarraitzen zuela besterik ez zieten esna.
Hala, epaiketaren hasiera Aguirianori babesa adierazteko eta Apezpikutzaren jarrera salatzeko baliatu dute hogei bat lagunek, Bilboko Justizia Jauregi aurrean elkarretaratzea eginda.
Epaiketaren inuguran ezkor azaldu da Iñigo Sancho, Maizterrak sindikatuko bozeramailea: «Badakigu bista honen ostean ziurrenik jasoko duguna Carlosen etxegabetze agindua izango dela». Sanchok azaldu du saioa etxegabetze prozeduraren barruko «beste elementu bat» dela baina emaitza dagoeneko jakin, badakitela.
Aguirianok auzia irabazteko zailtasun handiak dituela aurreikusi arren, sindikatuko bozeramaileak argi hitz egin du: «Carlos ez da etxetik joango».
Etxegabetzea ekiditeko, Maizterrak sindikatuak bi lan lerro nagusi ditu martxan. Lehenik, apezpikuari presio soziala eragitea negoziazio mahai bat lortzeko. Horrek funtzionatuko ez balu eta kanporatzearen egunera helduko balira, bigarren aukera «etxegabetzea geldiarazteko kalean batzea» izango litzatekeela adierazi du Sanchok.
Erakundeei dagokionez, neurri batean kaleratze honen erantzule izatea leporatu die Sanchok. «Carlosen eraikinean bazeuden Eusko Jaurlaritzak erositako hamalau etxe. Carlosen etxea operazio horretatik kanpo gelditu zen. Hor erakusten dute ez zutela inongo borondate politikorik Carlosi irtenbide adostu bat emateko», salatu du.
Momentuz, ez dakite auziaren inguruko ebazpena noiz aterako den.
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)
Gasteizko Oroimen Zentroari Urrezko Domina «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)