Ostegun honetan hasi da Kutxabank erremonte torneoko finalerdietako ligaxka.
Aurreneko jardunaldi honetan iazko txapelduna, Javier Urriza, 30-28 nagusitu zaio Ansa II.ari, aurreko ligaxkako irabazleari, alegia. Markagailuak erakusten duen moduan, oso berdindurik joan da, baina 22na egin ostean, erremontista gorriak partidako buruzagitza hartu du eta, gutxigatik izan bada ere, partida bere aldera ekartzen asmatu du.
Parrtida galduta ere, Ansa II.ak badaki 28 tantuok balio handia izan dezaketela finalera bidean, berdinketarik balego bere alde egiteko zenbat eta tantu kpuru handiagoa izan aldekoa izan dakiokeelako.
Zapatuan jokatuko dute Galarretan finalerdietako ligaxkako beste bi pilotariek: Barrenetxea IVak eta Juaneneak, hain zuzen.
Aldaketak Mastersean
Bestetik, Lekeitioko Udalak Aspe eta Baiko enpresei jakinarai dienez, bertan egitekoak diren kultur eta kirol ekitaldiak bertan behera utziko dituzte.
Ondorioz, Caixabak Masterseko play-offak honako pilotalekuetan jokatuko dira. Irailaren 4an, Zierbena. Irailaren 5ean, berriz, Zumaiak hartuko du play-offetako ekitaldia.
Horrez gain, hilaren 19an Atano III.a pilotalekuan Altuna III.ak eta Lasok jokatu behar dute buruz buruko desafioa. Horri begira, hilaren 16an egingo dute pilota aukeraketa.