Xabier Castillo ‘Xeberri’ abeslaria hil da, 73 urte zituela, Anboto.org agerkariak berri eman duenez.
Durangon jaioa, 1970. hamarkadan kantagintzan aritu zen eta bakarkako diskoa kaleratu zuen, Iparragirreren letrekin egindakoa. 1976an Gontzal Mendibilekin batera bikotea osatu eta ‘Zaurietatik dario’ diskoa grabatu zuten, Madrilen. ‘Bidari’, ‘Bagare’, ‘Kapitalismoa’... ereserki bihurtu ziren garaia hartan Euskal Herrian.
Kantagintza utzi eta 1981etik aurrera bikoiztaile lanetan jardun zuen ‘Xeberri’k.
Xabier Castillo "Xeberri" lagun eta adiskidea isil-isilik joan zaigu.
— Marisa Barrena Larruzea (@MarisaBarrena1) September 9, 2021
Gizona (1970) Xeberri Iparragirre (1974) Zaurietatik dario (1976) diskoak grabatu zituen. 1981etik aurrera bikoiztaile lanetan aritu zenhttps://t.co/I8WhOuEebj
"Lurra ariña izan dakizula, Xabier" pic.twitter.com/NC3x9uDQwv