![Ernesto Valverde, erakusketaren inaugurazio ekitaldian. (@ATHLETICLUB)](/media/asset_publics/resources/000/831/496/article_main_landscape/valverde.jpg)
Ernesto Valverderen "Beste aldea" argazki erakusketa ikusgai dago Bilbon, Athletic Club Fundazioaren kultur egitarauaren barnean.
Athleticeko entrenatzaile ohiak, bere ibilbidean zuzendu dituen taldeetako zaleei buruz daukan ikuspegia islatu nahi izan du erakusketa honetan.
24 irudiz osatutako bilduma da, eta Valverdek talde ezberdinetako zalegoen argazkiak batu ditu. «Barne ikuspegitik» ateratako argazkiak dira, «adibidez, taldea estadio batera hurbiltzen ari den autobusetik» ateratakoak baitira horietariko batzuk.
Zuri-beltzean tratatutako irudiak dira eta zale zuri-gorriez gain Olympiakos eta Bartzelona taldeen jarraitzaileen erretratuak ere badaude, Valverdek zuzendu dituen beste bi taldeetakoak, alegia.
Erakusketa doan ikus daiteke urriaren 28ra arte, astelehenetik ostiralera, Bizkaiko hiriburuko Zabalguneko Merkatuko erakusketa aretoan.
Ostegun honetan egin den inaugurazio ekitaldian, Valverderen alboan izan dira, besteak beste, Jon Azpiazu, bere ohiko bigarren entrenatzailea; Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea; Juan Carlos Ercoreca, Fundazioko presidentea; eta Oscar de Marcos eta Mikel Balenziaga, Athleticeko jokalariak, bere bigarren etapako konfiantzazko futbolarietako bi.
«Kulturaren, hezkuntzaren eta futbolaren munduen arteko zubiak eraikitzea» helburu duen erakusketa honekin, Athletic Fundazioak «beste futbola benetakoa dela dela aldarrikatu» nahi du.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)