![Maider Oleaga Bigarren Kafean.](/media/asset_publics/resources/000/832/997/article_main_landscape/MAIDER_OLEAGA_FOTOGRAMA.jpg)
Zinema zuzendaria da Maider Oleaga, eta bereziki dokumental zuzendaria, baina dokumentalaren esparrua bezain zabala da bere jarduna. Bere bidean film laburrak eta dokumentalak uztartuta mundu osoko hainbat jaialditan saritu dute, izan 'La muerte de Sardanápalo' fikziozko laburrarekin, edota 'Amaren Ideiarekin'.
Bere azken lana aurkeztuko du bihar Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioan; 'Kuartk Valley', herri txiki baten amets handia kontatzen duen dokumentala. 2005ean, Arabako Kuartangoko bailaran lehen euskal westerna grabatu zuten, 'Algo más que morir' deiturikoa. Ez zuten ez dirurik, ez talde teknikorik, eta hala ere Almeria Western Film Festival-ean bi sari lortu zituzten. Abentura kolektibo hori kontatu du Maider Oleagak 'Kuartk Valley' lanean.
Dokumentala 2018an grabatzen hasi bazen ere, 2015etik ibili zen Oleaga Kuartangon, bertako herritarrak eta espazioa ondo ezagutzeko. Izan ere, «herritar guztiak bertan egon zirela da istoriaren alderdi bereziena».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)