NAIZ

Guillermo Etxebarria Seaskako irakasle eta sortzaileetakoa hil da

Guillermo Etxebarria Seaskaren eta Herri Urratsen sortzaile izandakoa hil da, 67 urte zituela. Bernat Etxepare Lizeoko zuzendari ere izan zen.

Guillermo Etxebarria larunbat honetan zendu da.
Guillermo Etxebarria larunbat honetan zendu da.

Sortzez Zaldibarkoa bazen ere, 45 urte baino gehiago zeramatzan Ipar Euskal Herrian Guillermo Etxebarriak. Gaur hil da, 67 urte zituela, Mediabask agerkariak jaso duenez.

Seaskan lan handia egin zuen Etxebarriak, izan ere, sortzaileetako bat izan zen. 1975ean iritsi zen Ipar Euskal Herrira eta hurrengo urtean sartu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioan. Irakasle aritu zen eta 2016an erretiroa hartu aurreko azken hamabost urteetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria izan zen.

Baionako Lau Haizetara abesbatzeko partaide ere bazen Etxebarria.