![Espejoko dorretxea, herriaren erdigunean. (AFA)](/media/asset_publics/resources/000/838/759/article_main_landscape/Espejo.jpg)
EH Bildu Arabako batzarkide taldeak Ana del Val Kultura diputatuaren agerraldia eskatu du lurraldeko Batzar Nagusietan, Espejoko Luyando-Hurtado de Mendoza dorretxean egiten ari diren birgaitze lanei buruz.
Talde subiranistak ohar batean azaldu duenez, lanak ikuskatzeko eta zehazki zer lan egiten ari diren jakiteko zailtasunak ditu Gaubeako Udalak; «Gainera, susmoa dago dorretxearen kanpoalde zein barnealdeko itxurari eragiten dioten aldaketak egiten ari dela jabea, aipatu eraikinaren ondare historikoa arriskuan jartzeraino».
Hala, EH Bilduk eskatu dio Arabako foru Aldundiari esku har dezala, Espejo herriko ondarea babesteko. Izan ere, XVI. mendeko dorretxea da Luyando-Hurtado de Mendoza, eta ondare historiko gisa sailkatuta dago.
«Lau solairu ditu eta lau isuriko teilatua. Gezi leihoak ditu beheko solairuan, baina historian zehar egindako berritze lanen eraginez dorre gotorraren gainerako ezaugarriak galdu ditu», adierazi du taldeak.
‘El Correo’ egunkariak argitaratu duenez, Gaubeako Udalak dorretxean egiten ari diren lanak gelditzea agindu du. Espejo dagoen eraikinaren jabea Bruselan lan egiten duen Europa Batasuneko funtzionarioa da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)