Foro Sozial Iraunkorrak, Conciliation Resourcesek, Berghof Foundationek eta Bake Bideak antolatutako bigarren jardunaldia garatzen ari da ostiral honetan Donostiako Kursaalen. Aieten ostegunean hamarkada honen balantzea egin ondoren, etorkizuneko erronkei begiratzen zaie gaurkoan, hiru mahai-ingururen bitartez. Streaming bidez zuzenean eskainiko du NAIZek.
Goizeko 10.00etan da lehena. Bertan gatazken konponbideetan aditu diren lau lagun elkarrekin: Andy Carl (Conciliation Resources-eko lehendakari 2016. urtera arte), Veronique Dudouet (Berghof Foundation-eko kidea eta prozesu honetan oso inplikatua), Paul Rios (Aieteko Konferentziaren sustatzaile nagusietakoa) eta Alberto Spektorowski (Nazioarteko Kontaktu Taldea).
11.30ean zailtasunei erreparatuko diete hizlariek, bereziki biktimen gainean fokua jarriz. Robert Manrique ETAk Hipercorren eginiko atentatuaren biktima eta Karmen Galdeano (Xabier aita gerra zikinaren ekintza batean hil zuten) elkarrekin eseriko dira, eta haiekin batera Brian Currin abokatua eta Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea ere bai.
18.00etan auzi politikoa aztergai izango da, Aieteko Adierazpenaren laugarren puntuari helduz eta Katalunia zein Euskal Herriko erreferente pare bana hizlari direlarik: Juan Jose Ibarretxe lehendakaria (2005an Diputatuen Kongresura bere izena zeraman plana eraman zuena), Amalur Alvarez Gure Eskuko eledunetakoa, Quim Torra Kataluniako president izandakoa eta Jordi Cuixart Ommium-eko presidente eta preso politiko ohia.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»
Ernaik Berriozarko kaleak hartuko ditu apirilaren 17an «kriminalizazio» saiakerei erantzuteko
