![Anaitasunako jokalariak, partida batean euren artean animoak ematen. (Andoni CANELLADA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/841/986/article_main_landscape/Anaitasuna.jpg)
Hasiera batean, partida oso erakargarria dirudi Helvetia Anaitasunak eta Angel Ximenez Puente Genilek larunbat honetan Iruñean jokatuko dutena (20.30, Navarra TV eta LaLigaSportsTV). Joko aldetik, bi taldeak bikain ari dira. Pentsa, nafarrek hiru garaipen eta berdinketa bat daramatzate azken lau partidetan; eta andaluziarrak ezustea ematen ari dira eta bigarren sailkatuak dira, Barçaren atzetik.
Anaitasunak bolada onari jarraipena eman nahi dio sailkapeneko toki egonkorrean jarraitzeko, eta zergatik ez, gorago joateko. Quique Dominguez entrenatzaileak ondo ikusten du bere taldea. «Konfiantza eta emaitza aldetik momentu onean gaude», aitortu du atarikoan. Horrek guztiak «lasaitasuna» eman dio Anaitasunari, eta hori beti seinale ona izaten da neurketei aurre egiteko.
Egia da azken norgehiagokan, Benidormen, lortutako berdinketak (32-32) bolada bikaina zertxobait moztu zuela. Puntu horrek zapore gazi-gozoa utzi zuen, gehiago espero eta nahi zutelako iruindarrek.
«Orain bi partida ditugu jarraian etxean. Bolada hau ahalik eta gehien luzatzen ahaleginduko gara», esan die Dominguezek bere jokalariei Puente Genilek, lehenik, eta Frigorificos Morrazok, ondoren, Katedrala bisitatu aurretik.
Kordobako taldeari buruz mintzatu da Anaitasunako entrenatzailea. «Beregan espero zena egiten ari da. Talde zabala du eta jokalari onez osaturik dago, horietako askok esperientzia handiarekin gainera», azpimarratu du.
Hala, Javier Garcia edota Alan Marcio bezalako aurkariak frenatzen ahalegindu beharko dira iruindarrak larunbat honetan. Puente Genileko jokalariek euren fisikoaz baliatzen dira aurkariak desgastatzeko eta hori ere faktore garrantzitsua izango da. Laburbilduz, proba handia du aurrean Anaitasunak sailkapenean aurrera egiteko edo ibilbide bikaina frenatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)