NAIZ

‘Condenas en Gaza’ dokumentalak jaso du ‘Film Sozialak’ jaialdikos ari nagusiena

Parekotasuna lehenesten duen hitzordua omen da Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdia, bederen jakin berri diren 13. edizioaren palmaresa ikusirik. Bea Lecumberri eta Ana Alba kazetarien ‘Condenadas en Gaza’ dokumentalak jaso du aurtengo sari nagusiena.

 Saridunen saridunen emakumeak gailendu baitira; izan ere, % 70 baino gehiago, sariak eta aipamenak barne, emakume zinemagileek jaso dituzte.

Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren 13. Nazioarteko Jaialdiak agur esan zuen ostegun gauean amaiera ekitaldi batean. Bertan aktore hauek izango dira partaide: Maribel Salas, Sol Maguna, Gemma Martínez, Asier Hormaza eta Mitxel Santamaría. Ekitaldiaren amaieran, Izaro kantari bizkaitarrak abestu du.

Mila lanetik gora jaso dira 13. zinemaldi honetarako, eta haietatik % 34 emakumeak zituzten zuzendari edo zuzendarikide. Aurkeztutako 1.026 proiektuetatik, 81 hautatu dira, 45 herrialdetan eginak. Emakumeek egindako filmen ehunekoa, berriz, % 53koa da. Bestalde, ‘Ikasleen Klaketa’  proiektuan Bizkaiko institutuetako ikasleek telefono mugikorren bidez egindako Zinema Sozialeko 5 film labur proiektatu dira lehiaketatik kanpo.

Guztira, 500 proiekziotik gora egin dira, 25 aretotan. Bilbon ez ezik, Barakaldon, Elorrion,
Erandion, Galdakaon, Gernikan, Getxon, Iurretan, Leioan, Mungian, Portugaleten, Sestaon eta
Gasteizen ere izan da emanaldirik. Proiekzioak egin diren lekuetatik lanbide-heziketako eta
batxilergoko institutuak dira 14.

Jaialdiko saridunen lanak online ikusteko aukera egongo da. Urriaren 25tik 31era, saritutako film guztiak doan ikusi ahal izango baitira www.filmsozialakstreaming.org plataforma digitalean.

Saridunen zerrenda

Euskaraz egindako lanik onenaren saria: ‘Quebrantos’, María Elorza, Koldo Almandoz (Euskal
Herria). Aipamen berezia: ‘Bideak’, Xabier Unamuno (Euskal Herria)

Giza Eskubideen saria: ‘Nicaragua, patria libre para vivir’, Daniel Rodriguez (Estatu espainiarra). Aipamen berezia: ‘Mi columpio’, Montserrat Hurtado Rodríguez (Estatu espainiarra)

Genero Berdintasun saria: ‘¿Dónde estabas tú?’, María Trénor (Estatu espainiarra). Aipamen berezia: ‘Y gritando voy a morir...’, Luis Bruzón Delgado (Estatu espainiarra)

Emakume batek egindako lanik onenaren saria: ‘Limiar’, de Coraci Ruiz (Brasil). Aipamen berezia: ‘Tales of the accidental city’, Maïmouna Jallow (Gambia, Estatu espainiarra)

Garapen Iraunkorraren saria: ‘Ocupación SA’, Laura Dauden y Sebastián Ruiz-Cabrera (Brasil,
Estatu espainiarra). Aipamen berezia: ‘Sembradoras de vida’, Álvaro Sarmiento, Diego Sarmiento (Estatu espainiarra).

Kulturartekotasunaren saria: ‘Descendents’, Judit Aranda Moreno, Carlos Collazos Rodríguez
(Estatu espainiarra). Aipamen berezia: ‘Once upon a place’, Cèlia Novis (Estatu espainiarra).

Balio Hezkuntzaren saria: ‘Emilia’, Cristina Guillen (Estatu espainiarra).

Invisible Express saria: ‘Influerer’, Ane Martinez, Olatz Peña y Ane Zugaza (Estatu espainiarra). Invisible Express publikoaren saria: ‘Silencio’, E. Miranda, M. Morán, S. Ruiz, M. Ribero (Estatu espainiarra).

Zinema Ikusezina publikoaren saria: ‘Tales of the Accidental City’, Maïmouna Jallow (Gambia,
Estatu espainiarra)

‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren saria: ‘Condenadas en Gaza’, Beatriz Lecumberri y Ana
Alba (Euskal Herria).