Ohorezko Mailako jardunaldiaren atarikoan esaten genuen partida zailak zituztela bai Ampo Ordiziak eta baita Eibarrek ere. Goierritarrek espero zutena baino erraztasun gehiagorekin irabazi diete Complutense Cisnerosi (31-18), baina armaginek sufritu behar izan dute Corteva Cocos Rubryren etxean eta, nahiz eta azken minutuetan markagailuan gerturatu, ezin izan dute ezer positiborik atera (23-19).
Ordiziak eta Cisnerosek jokatutako partida azaroaren 6-7ko astebukaeran jokatzea zen, baina bi taldeek adostu zuten igande honetan Altamiran jokatzea. Askoz ere hobeto sartu da neurketan etxeko taldea. Defentsa on bati esker lortu dute garaipena neurri handi batean.
Izan ere, lehen ordu erdian ez diete Cisneroseko jokalariei erasoan erritmoa hartzen. Gainera, Julen Goia izan da ordiziarrei lehen puntuak eman dizkionak. Bere entseguak 5-0ekoa ipini du markagailuan.
Valentin Cruzek ere protagonismoa nahi zuen partidan. Berak lortutako bi transformazio eta ostikada batekin, gehi Arturo Rivasen eta Aitor Olasagastiren entseguekin, etxeko taldea 22-0 ipini da aurretik 21. minutuan.
Atsedenaldira iritsi aurretik, kanpokoen erreakzio txikia ikusi ahal izan da. Fernando Antozziren entsegua, eta Irustaren transformazioa eta ostikaden bidez, Cisneros 22-10 gerturatu egin da.
Inertzia horrek bigarren zatiaren hasieran jarraitu du (22-13, 42. minutua), baina goierritarrek Cisnerosen erasoak frenatu eta Valentin Cruzen oinak beste guztia egin du amaierako 31-18koa jartzeko.
Eibar, nahi baina ezin
Bisita zaila zuen aurretik Eibarrek emakumezkoen Ohorezko Mailan, baina armaginak azken unerarte borrokatu dira eta beldurra sartu ahal izan dute Corteva Cocos Rugbyko jokalarien gorputzan 23-19 amaitzeko.
Gipuzkoarrek atzetik hasi dute partida, sevillarrak 8-0 aurreratu baitira markagailuan. Hala ere, buelta emateko gaitasuna erakutsi dute eibartarrek. Aleuzenev Alejandra Cid eta Asmao Ourdiren entseguak eta Lucia Moyaren bi transformaziori esker, 8-14 ipini dira markagailuan (11-14 joan dira atsedenaldira).
Bigarren zatian, Corteva Cocos Rugby hobeto atera da zelaita eta berriro irauli du markagailua (23-14, 59 . minutua). Denbora zuen oraindik Eibarrek punturen bat gejiago lortzeko, eta baita lortu ere. 76. minutuan, Amaiur Mayok entsegua lortu du bere taldearentzat (23-19), baina denbora faltatu izan zaie gipuzkoarrei.